Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskutiko izlag eskutik-i dagokion izenlaguna, adierazten denaren eskutik datorrena.

Kartoitxo bat, Ruche jaunaren eskutiko bi lerrorekin: [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 237. orr.

Aubrey-ren eskutiko Pertsona gailenen biziak gogobetekoago dira.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 17. orr.

Lehenik, beronen aita hila; hurrena, zure semea joana, bere eskutiko lazkeriak berak erbestarazia hemendik Luzaroan, fisikan eta fisikaren eskutiko teknologietan eduki du jarria arreta gaitzespen publikoak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 172. orr.

Berorren anaiaren hilketa, esamesen arabera nire semearen eskutikoa; berorren iloba Anaren kasua, hark bortxatua berorren ustez; inoiz berorri egindako irainak eta begirune falta, edonork onar ditzakeen motiboak dira.Harro-harro zegoen, beraren eskutikoak zirela-eta asmakuntza asko eta asko.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 47. orr.

Casellik erlikiok disimulurik gabeko goganbehar halakoz eskuratzen zizkigun: zientziaren ogia zen, P. ren ogia, eta azken finean beraren jeneroa zen orobat, beraren eskutikoa; batek jakin profano esperientziagabeok zer egingo genuen, gure galduan, harekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus