Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eseri zen, bada, Rut igitarien ondoan eta Boozek xigortutako ale eskutada bat eskaini zion. Elizen arteko biblia Rt 2,14
Eskutada bat ogi-irin baizik ez dut katiluan, eta olio pittin bat pitxerrean. Elizen arteko biblia 1 Erg 17,12
Eskua luzatzen zuten dendetako erakusmahaien ondotik igarotzean, eta aran bat, eskutada bat gerezi, bakailao puska bat osten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.
Katilu bat esne bete, eta bi eskutada labore bota zizkion. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.
Gero, gurdiaren atzeko ohola altxaturik, zenbait eskutada lastorekin espaloian bere lau metroak markatu, eta barazkiak sortaz sorta emateko eskatu zion Florenti mesedez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.
Oparitik irin-eskutada hartuko du oroigarri gisa eta aldare gainean erreko. Ondoren, ura edanaraziko dio emakumeari. Elizen arteko biblia Zen 5,26
Hauexek dira -erran zuen paper eskutada bat ateraz maletako poltsiko batetik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 42. orr.
Dürer-en akuarelak, esate baterako (bioleta sorta bat, belar-eskutada bat, untxi bat irudikatzen dutenak), ez dira horrenbeste ahalegintzen espazioaren sakontasuna adierazten, ehundurak irudikatzen baizik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.
-Geratu zaudeten lekuan -esan zien, ahots latz berberaz, eta poliki zutitu zen bere eskutada sugarra aurrean zuela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 71. orr.
Egunkari sorta hanka artean estutu eta, poltsikotik dirupaper eskutada handi bat aterata, bost mila liren bueltak kontatzen hasi zen On Camillorentzat. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 295. orr.