Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskurtsio (orobat eskursio) iz

Osabarekin hitz egin behar diat, ea laster eskurtsioa egiterik dugun: Jon, Amagoia, osaba eta laurok Ondarroara.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 188. orr.

Itzulitakoan, hizketan hasi eta txangoaren -eskurtsioaren, ibilaldiaren...- inpresioak kontatu genizkion elkarri.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 128. orr.

Westminster Bridge ondoan zeuden, Tamesis ibai ertzean, ea ontzia noiz iritsiko eskurtsioari hasiera emateko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 194. orr.

Kolegioko mojek eskurtsioan eraman gintuzten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 191. orr.

Abortua jasandakoen kasuan normalki horrela gertatzen zela esan baitzion Tamesis ibaitik eskurtsioan berarekin joandako neska haietako batek.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 206. orr.

Ez zekien, ibai-eskurtsio hura zela eta, zergatik esan zion azkenean baietz logelako neskatoari.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 194. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus