Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuratze iz eskuan hartzea; eskura ematea; eskuan izatea lortzea.

Eskuratze honekin Santander taldea euroguneko lehen bankua izateaz gain Europako laugarrena eta munduko hamargarrena izango da: Abbeyrekin bat eginda 51.000 milioi euroko burtsa kapitalizaziora iritsiko da.  Berria - Ekonomia   2004-08-01

Oinarri-esakune analitikoak erabat garrantzitsuak eta beharrezkoak dira, baina eskuratze benetan berria den sintesi seguru eta zabalerako behar den adigaien nabaritasuna lortzeko besterik ez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 35. orr.

Fenomeno mistikoa beti egon da presente kristau-tradizioan -hori lekukoa eskuratze bezala ulerturik- eta kristau-fedearen hasieratik bere adierazpen egokien eta zientifikoki araztuena Teologia negatibo deituan izan du.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.

Jakite bat definitzen da diskurtsoak eskaintzen dituen erabilpen eta eskuratze aukeren bidez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 207. orr.

Jendeak geroz eta eskuratze-ahalmen handiagoa du eta horrek elitearen sormena abortarazi egin du, hein batean.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 92. orr.

Prekarietatea desberdintasun instituzionalizatu gisa hartu behar da hori, eskubideen aitortza, eskuratze eta erabilerari dagokionez ez dute etorkinek bakarrik pairatzen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus