Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizia jakingarri, eskurakoi eta gogorakizun huts bihurtu zaion urte urdinduetan daki zaharrak dakien hori, eta ez bizia bere gorrian lehertzen zen sasoian. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.
Bere edertasunak, [...], egoteko moduak, eskuak mugitzekoak eta manera zainduek pertsona harroa zela pentsarazi beharko luketelarik ere, zerbait bazuela izaera atsegin, apal eta eskurakoia adierazten zuena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 110. orr.
Aldaka harrigarriro arinak iruditu zitzaizkidan, aldi berean sendoak halere, nire Studebaker-aren bolantea bezain eskurakoiak, airosak, eta diametroz ere paretsu Azal zuria zuen, ia fluoreszentea, eta, atzetik begiratuta, gorputza erabat ondu gabea zuela iruditu zitzaidan, eskurakoia nolabait esateko, txikia izan gabe, eta horrek erakargarriago egiten zuela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.
Bere burutik oinetarainoko begiratuagatik ere neskak gorde zuen segurtasun lasai asaldakaitz hark, irribarreak eta burua makurtzeko moduak, topaketa ezatsegin eta begiratu harrapari guztietatik bere adeitasunak eta arroztasun eskurakoiak defendituko zutela errugabetasunez jakiteak, dardarka jarri zituen mutilaren hatzak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 207. orr.