Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beharbada, harroputz, moldakaitz eta haserrekorra izanik bera, kontrako tasunak bururarazten dituelako, eta hala guztien burlagai eskurakoa bihurtzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 21. orr.
Zenbat makil eta bastoi klase, zenbat akuilu eta haga klase, zenbat kirten klase beti eskurako, zenbat gereta eta ataka ttiki egunero bost bider eskuz ireki eta ixteko. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.
Soka garestia zenean, plastikoa sortu aurreko garai haietan, zenbat hurritz-azal zerabilten gure baserritarrek gurdi eta leretan, denetariko material eskurakotan...! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.
Zer esan nahi dute literatur iruzkinlariek, ia hutsik gabe ohi dutenez, hau edo bestea "borgianoa" dela diotenean?: bada, arrazoibidearen eta irudimenaren jolasez gauzatua dela, edo -hitzhutskeria baitu askok baliabiderik eskurakoena- literarioa dela, besterik gabe. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 10. orr.