Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuragarritasun iz eskuragarria denaren nolakotasuna.

Eraginkortasuna, eskuragarritasuna eta zentzuzko kostua kontuan harturik, pertsonentzat eta merkantzientzat beharrezkoa den eguneroko garraioaren zati garrantzitsu bat bere gain hartzeko gai izango den trenbide sarea behar dugu.  Berria - Harian   2006-04-25

Eskuragarritasun horren xedeari jarraikiz, sarrerak 16 eurotan izanen dira; langabetu eta ikasleentzat 14 eurotan.  Berria - Kultura   2004-12-22

Bertsolariaren eskuragarritasuna.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 62. orr.

Administrazio Publikoen eskuragarritasuna.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 159. orr.

Maila makroekonomikoan, kanpoko finantzaketen eskuragarritasunak ez dio beti inbertsioen hazkundea ekarri herrialde mailegu-hartzaileari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.

Gure angulak, kokotxak, txipiroiak, eskuragarritasunaren aldetik, kabiarraren pareko bilakatzen ari dira.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 162. orr.

Kontuan sartzen den diruak erabateko eskuragarritasuna izateaz gain, ordainketa altuak eta inolako komisiorik gabe eskaintzen ditu Euskadiko Kutxak merkaturatu berri duen Enpresak Kontuak.  Berria - Ekonomia   2006-03-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus