Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuragarri izond eskura daitekeena, eskuratzeko modukoa.

Gero eta herritar gehiagok eskuratu ahal izango dutelako etxea prezio eskuragarrian.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

Hor euskal liburuen eskubide eskuragarrien gidaren berrargitalpen gaurkotua eskainiko dute.  Berria - Kultura   2004-09-29

Lan honetan darabilzkigun kontzeptuak inoizko erradikalenak dira, baina modu eskuragarrian emanak daude.  Berria - Kultura   2006-03-09

Baina Arcon badira lan eskuragarriagoak ere.  Berria - Kultura   2004-02-17

Baina orain arte hori egiteko tresna eskuragarririk ez da egon.  Berria - Kultura   2006-01-26

Eskaintzen digun soinu unibertsoa oso hurbila zaigu, lurtarra, egunerokoa, eskuragarria eta ulergarria.  Berria - Harian   2006-04-05

Langabetu eta gazteek herrian berean bizitzeko bizitoki eskuragarriak izan ditzaten.  Herria   2001-02-22

Botikak denentzako eskuragarri izatea da orain garrantzitsuena.  Berria - Gaiak   2004-07-14

Oinarrizko botikak eskuragarri jartzea gure esku dago.  Berria - Gaiak   2004-03-25

Ostiraletik aurrera pentsu ekologikoa eskuragarri izango da Goierriko Nekazaritza Kooperatibaren egoitzan, Olaberrian.  Berria - Ekonomia   2004-11-24

Ondasun kolektiboa, "gizabanako batek, familia batek edo enpresa batek kontsumiturik, beste kontsumitzaile posibleei ondasun horren zenbateko eskuragarria urritzen ez zaien" hura da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.

Seme-alaben sexua hautatzeko aukera, bestalde, gero eta zabalduagoa dago eta eskuragarriagoa da Txinako gizartean.  Berria - Gaiak   2004-04-06

Emazteek laguntza gehiago behar dutelako, laguntza eskuragarriagoa izan dadila eskatu zuten.  Berria - Harian   2006-03-09

Gauzak aldatu egin ziren, ordea, 1949an Marcel Bich jaunak (1914-1994), plastikozko objektuak egiteko makinetan jakitunak, bolaluma merkeago eta eskuragarriagoak egiteko ideia izan zuenean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 30. orr.

Huraxe zuela, une hartan, doluaren sendabiderik eskuragarriena, esperantza moldatzeko zeukan tornu bakarra.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 196. orr.

Jainkosa zen neurrian baitzen emakume hura ene amets eskuraezinen neurriko, baina akatsak egiten zuen -sufrimenduak moldatutako akatsak-, aldi berean, eskuragarri.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 110. orr.

Argitalpen eskuragarri bat: Roger, Donostia, 2000.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 216. orr.

Hizketan, aurrean egon ohi da, edo erakusteko moduan edo era eskuragarrian.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 11. orr.

Poesiara jotzean, Lukrezio egiteekin erakusten ari da egia denentzat eskuragarri bat transmititzeko eta lasaitasun askatzaile hori eragiteko gai dela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 13. orr.

Eskuragarri balitz ere, gure baitan bakarrik lortuko genikek, eta ez gugandik at.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 115. orr.

Informazioa eta jakintza eskuragarriak dira, ulerterrazak eta kalitatezkoak, baliabide mota bat azken batean beste ezer baino gehiago.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 101. orr.

Batetik dio itxaropen arrazionalen teoriak merkatu finantzarioak arrazionalki aritzen direla, eta prezioak, eskuragarri den informazioaren arabera, enpresen benetako balio erreala emanez ezartzen direla.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 223. orr.

Lehengai dudarik gabe ezohikoa zen hura, baina agian besteak baino eskuragarriagoa prezioz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.

• 2 (adizlagun gisa)

Gela berean, metro bete gora pilaturik, inprimaketarako neurritan ebakitako paper orri mordo bat ipini genuen, eskuragarri.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 146. orr.

Gainera, igaroten direnentzat, zuzenean egiten dituzten ikasketen edukiak dira eskuragarri dauden bakarrak, normalean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 155. orr.

Ekimenaren akats nagusia kontzeptuala da, oraingoan erabilgarri edo eskuragarri dagoen enplegu kopurua da finko hartzen dena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 137. orr.

Eskoziaren independentzia «inoiz baino eskuragarriago» ikusten duela esan zuen igandean Alex Salmond Eskoziako Alderdi Nazionaleko buru berriak.  Berria - Mundua   2004-09-07

Herriko karlista xumeak zeuden eskuragarri eta, zerrendan aipatua izan zein ez, eskuragarrien zeudenak harrapatu eta herriko eskolara eraman zituzten preso.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 46. orr.

Osagai-egiturak eta egitura formaldatzaileak, dirudienez, hizkuntzak edukiaren adierazpenerako eskuragarri dituen eragiketa sintaktiko nagusiak eskaintzen dituzte.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 139. orr.

Liburu hori New Yorkeko biblioteka publikoan eskuragarri duzue.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 211. orr.

Ekonomia atzeraldia badator, garrantzitsua dela bertako ekonomiak langabeziari gogor aurre egiteko ekonomia politika propioak eskuragarri edukitzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 199. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus