Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuragaitz izond eskuratzen zaila, ia eskuraezina.

Nork egotzi ezer, beraz, helburu eskuragaitza duen talde horretako buruzagiari.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 40. orr.

Badaki ere, ez duela amets eskuragaitzik: Ez naiz auto eta etxe ederraren gibeletik ari.  Berria - Harian   2006-03-28

Isiltasuna genuen lohiz eginiko irudi, eskuragaitz eta ikusezina, ukibera, ordea, garbitik zikinera joanik barne-muinak eta barne-zainak itxuraldatzen baitzituen, behin eta berriro, behin eta berriro.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 291. orr.

Baina baita eskuragaitzago ere.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 33. orr.

Metxa eta Luxemburg bezalako iraultzaile herren baina zuzenei eskuragaitz bilakatu die agintaritza patu ankerrak, Mao zein Castro ibiltari eta mendigoizale arinei ez bezala.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 15. orr.

Hortik dator bere ezarpena izan dadila aldi berean hain enigmatikoa (azterketarako hain eskuragaitza, ekinaldi absolutuaren eran hain estutua) eta hain balioztatua (aldi berean sorrera eta oinarri modura balio du eta).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 214. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus