Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuragai adlag eskuratzeko moduan.

Musika entzungai eta eskuragai sarean.  Berria - Kultura   2004-07-10

Horietako asko eta asko artxibatuta geratzen dira, nahi denean eskuragai.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 42. orr.

Txartelak aitzinetik eskuragai (10 euro) Baionako Mattin Megadendan, Pausuko Xaia ostatuan, Donibane Garaziko Irulegiko Irratian eta Baigorriko Bixentainian.  Herria   2005-04-14

Paperean gaztelaniazko hainbat egunkariren aleak izan ohi dira eskuragai udal liburutegian.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Alegiazko lurralde jori eta aberatsak irudikatu zituen mundu urrunetan, askatasuna eta zoriona eskuragai ziren paradisu urrutiak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 91. orr.

Eraikuntza arloko istripu hilgarrien beherakada nabarmendu du, batik bat, «Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Lan sailaren erronka nagusietako bat» izan dela argudiatuta. www.osalan.net helbidean daude eskuragai datu guztiak.  Berria - Ekonomia   2004-06-15

Dagoenekoz abiatuak dira zazpi hizkuntzatako itzulpen lanak, eta eskuragai dago S@rean ere: www.inmortalia.com/onenak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 232. orr.

Ikusi genuen ezinbestekoa zela D eredua Iruñeko Alde Zaharrean eskuragai jartzea, baina Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak ez zuen horrelakorik nahi, eta ahalegin handiak egin behar izan genituen.  Berria - Harian   2005-05-21

Funtsezkoa da etxean bertan eskuragai edukitzea gure dokumentazioa, asko erraztuko du lana, eta hori nazio eraikuntzan urrats bat izango da.  Berria - Harian   2006-04-01

Azkenean, Kanadako Amazonen webgunean aurkitu nuen François Paréren obra eskuragai.  Berria - Kultura   2004-05-12

• 2 izond eskuratzeko modukoa.

Zalantzazkoa da hizkuntzak zuzenean esanahia egotzi ahal izateko sendotasunaz erabiltzen ote dituen gramatikako tresna eskuragaiak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ere eskuragai (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus