Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuraezin izond ezin eskuratuzkoa.

Une haietan zoriontsua ematen zuen, mugarik gabeko zoriontasun eskuraezin bat erdietsi izanaren pozak harrapatua.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 71. orr.

Jainkosa helezin eta eskuraezin bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 77. orr.

Jainkosa zen neurrian baitzen emakume hura ene amets eskuraezinen neurriko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 110. orr.

Ezin dugu esan internismoa hasierako kartesianismoarekin guztiz bat datorrenik, errealismo zuzenarekin baizik, ez baitu ukatzen, besteak beste, pertsona baten ikuspuntutik gertakizun eskuraezinik dagoenik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.

Tresna erraldoiak, eskuraezinak behar ziren edozer aztertzeko: azeleragailuak, sateliteak, laborategi eskergak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 46. orr.

Azkenik, Ilustrazioaren amets ausart eta eskuraezina non geratu zaigun galdetzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 7. orr.

Flotatzen ari zen analogia bat bezalakoa zen, ia eskuraezina.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 212. orr.

Izan besteen etengabeko presentziak sortutako deserotasunagatik, izan denbora eta espazio aldaketaren zurrunbiloagatik, izan bakardade desiratu bezain eskuraezinagatik, estrainio sentitu naiz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 125. orr.

Zuhurtzia eskuraezina da burugabearentzat, ez da gauza jendaurrean ahoa zabaltzeko.  Elizen arteko biblia   EsZ 24,7

Hogei urte lehenago ere berdin egiten zuen, neska honetaz edo hartaz argibide guretako eskuraezinak emanda gure miresmenaren ordaina biltzerakoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 147. orr.

Eskua barruan sartu, arima ukitu, eta arimaren barruan Adelaren irudia aurkitu dut, bizitzaren Nilo horren sinbolo eskuraezin gisa, baina, aldi berean, egunsenti kizkur-eder gisa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 218. orr.

Oro aurreikuste hori, aldiz, eskuraezineko xedea da.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskuraezina da (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus