Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskupilota iz euskal kirola, bi lagun edo talderen artean eskuz pilota horma baten kontra jaurtiz jokatzen dena.

Dudarik ez, eskupilota ere, beste joko asko bezala, gizarte osora zabalduko zela gero, halamoduko jendearen eskutik jauntxoen entretenigarri.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 147. orr.

Pilotazaleek, eskupilotak oro har, ez zuten merezi joan den larunbatean, Iruñeko Labriten, jasandako tratu txarra.  Berria - Kirola   2004-05-12

-Hire aitak futbolean nahi hinduen, edo eskupilotan, edo... ez zakiat, bestelako kirol batean, baina inondik inora ez boxeoan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 94. orr.

Euria egiten zuenean aterpera sartzen ginen baloiarekin eta han jokatzen genuen, eskupilotaren legean, baloi ordurako bustiarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 239. orr.

Eskupilota profesionalak hiru txapelketa nagusi ditu: Eskuz Banakakoa, Eskuz Binakakoa eta Lau t'erdia.  Berria - Kirola   2004-03-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus