Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskupeko 1 izlag mendeko; ezkutuko.

Virginia ez zen izan, urte horietan, fortetxo kaxkar bat baino, Chesapeake-eko badian eraikia, Powhatan errege handiaren eskupeko lurraldeen erdian.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 122. orr.

Bere eskupeko lur guztiak eman baitzizkion garaileari.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 27. orr.

Baina entzun ongi, Gandalf Mithrandir, ni ez naiz zure eskupeko tresna izango.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 158. orr.

Ez zuen inoiz eskupeko diru zikinik onartzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 494. orr.

Eskupeko diru zikinak onartzeko joera arbuiagarri hori ezinbesteko eta premiazko bilakatu da guztiontzat, are doilor jaio ez direnentzat ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 543. orr.

2 iz zerbitzuren bat egiten duen langileari bezeroak prezioaz gainera sari gisa ematen diona.

Borreroak ez du eskupeko edo gabonsaririk onartzen; are gutxiago sobornorik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 65. orr.

Dirua erabiltzen du don Justinianok, honi sari bat, hari eskupeko bat... Jendearen Jainkoa dirua baita, eta diruz dena lortzen baita.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 122. orr.

-Neska-mutil asko turisten atzetik ibiltzen dira, haien gidari izateko, eskupeko baten bila.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 140. orr.

Eskupeko legez 8 dolar eman nien eta ondo pozik gelditu ziren, itxuraz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 262. orr.

Zuen etxean morroi bati eskupeko bat ematen diodanean, haien bizitzaren zerbait xahutzen diat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 51. orr.

Semeak, ordea, ez zebiltzan aitaren bidetik; diruzalekeriari emanak, eskupekoak onartzen zituzten eta epai okerrak egiten.  Elizen arteko biblia   1 Sm 8,3

Danimarkan edo Estatu Batuetan bazkal ondoan uzten den eskupeko horrekin hamar lagunek bazkaldu dezakete ederki Iraken.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 138. orr.

Marinelak ez zion kasurik egin, eta eskupeko on bat eman zion neskari.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 126. orr.

-Eskupeko ona eman diet guztiei.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 96. orr.

Utzi dena neure esku: eskupeko eder bat eta kitto.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 94. orr.

-Aurrera, bada, eta eskupeko galanta hiretzat, bihar goizean Jekaterinburgen baldin bagaude!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 140. orr.

Halako elkarrizketa bizia eduki zuen saltzailearekin, erosketaz aparte lortu nahi zuena lortu ahal izateko, horretarako normala dena baino eskupeko handiagoa eman behar izan zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 285. orr.

"Bravo por el vasquito!" egin zuela algara Peronek, eta bere morroiei agindu ziela emateko mutikoari eskupeko gizen bat, hala esan omen zuen, "gordo".  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 264. orr.

Adinekoak ez garenon tarifa gehi eskupeko txiki bat utzi dut zuhariak egunkarien gainean edukitzen duen saskitxoan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 33. orr.

Agian Jainkoari zerbitzatzeko loriarekin konformatuko direla, eskupeko arrazoizkoa, nekeak direla-ta, aparte.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 182. orr.

Nora sarrerako bi estatua zuriren arteko chaise longuean utzi, eta ez eskupeko ez esker on, zirgariek marmarka alde egin omen zuten hoteletik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 164. orr.

3 irud/hed

Sopranoak, eskupeko moduan, Wagnerren Trauber izeneko liederra eskaini zigun.  Berria - Kultura   2004-06-06

Sabine Meyer benetako artista bat da instrumentuaren menperatze lanetan, eskupeko txikian azpimarratu zuen moduan.  Berria - Kultura   2004-05-15

4 (hitz elkartuetan)

Hiltzeko zorian banengo bezala pentsatu nahi dut ea nolako tailua eta neurria eduki izan nahiko nukeen orduan neure eskupeko banatze-lanean.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 197. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskupeko bat (4); eskupeko baten (3); eskupeko diru (6); eskupeko diru zikinak (3); eskupeko eder (5); eskupeko eder bat (4); eskupekoa eman (6); eskupekoa jaso (3); eskupekoak ematen (3); eta eskupeko (4); eta eskupekoa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus