Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ostatuko morroiaren besaburutik eskuoihala hartu, eta alderik alde xukatu zuen bere aurpegi guria. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 28. orr.
Eskuoihala gerritik kendu, tolestu eta armairuan sartu zuen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 104. orr.
Idazkariak arrautza bat eta txistorra zati bi zituen aurrean, eta eskuoihala lepo inguruan loturik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 20. orr.
Gizonak betaurrekoak erantzi eta litxarreriak biltzeko erabiltzen dituen paperezko eskuoihal batekin garbitu ditu. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 28. orr.
Ez zuen behin ere beteko Iruñeko gazteluan bere familiaren eskuoihala noizbait paratzeko ametsa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 73. orr.