Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eskumutureko iz eskumuturrean jartzen den katetxoa edo kidekoa.
Berez, ez zitzaizkion gustatzen eskumuturrekoak eta eraztunak erabiltzen zituzten gizon kanpotarrak; emakume bitxiz hornituegiak ere ez, bestalde. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 407. orr.
Bitxiz apaindu zintudan: eskumuturrekoak jarri nizkizun, katea lepoan. Elizen arteko biblia Ez 16,11
Gamelu guztiak ase zirenean, hartu zituen morroiak sei gramoko urrezko eraztuna eta ehun gramo baino gehiago zuten urrezko bi eskumuturreko. Elizen arteko biblia Has 24,22
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
eskumuturreko telematiko bat (5); eskumuturreko telematikoa (3); eskumuturrekoak eta (3); eta eskumuturrekoak (7)