Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskumutur 1 iz eskua besoari lotzen zaion zatia.

Ahozpez etzan zen, nik eskumutur bat hartu nion, soka baten muturreko korraizea pasatu handik, eta ohearen aurreko hankan lotu nuen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 60. orr.

-Eskumuturra hautsita -entzun zion Harryk maistrari marmar esaten-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 134. orr.

Hankak eta eskuak lotu zizkioten eta eskumuturrak ebaki.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 202. orr.

Eliz atarian egon nintzen bitartean, eskumuturrean neraman zundaren orratza 1960. urte inguruan mugitu zen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 44. orr.

Behin ikusi zuen urrearen distira, baina Weasley bikietako baten eskumuturreko erlojuaren isla zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 169. orr.

Horrez landa, bere ohiko bitxiak -zintzilikario bat lepoan beheiti, eskumuturreko pultserak, erietako eraztun ugariak- eta zapata takoidunak zituen janzki bakar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 367. orr.

Besaburutik hatz-puntaraino neurtu zuen, gero eskumuturretik ukondoraino, besaburutik lurreraino, belaunetik galtzarberaino eta buruaren inguruan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 79. orr.

Polizia batek eskumuturretik heldu zion, pultsua hartzeko asmoz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 195. orr.

Gogoan dut atorraren eskumuturretarako ere berariaz eginarazi zituela mahuka-biki beltz batzuk-.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 24. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bestea mozkotea, baldarra, ile-gorria, eskumutur gorriak alkandora mahuka-motz saretu batetik ateratzen zitzaizkiona.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 100. orr.

Gazteak goitik behera begiratu zion Budi, ibilaldi luzeak desitxuratutako zapatetatik eskumutur gorrietaraino, jakaren mahuka higatuen azpitik ageri baitziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

-Hobe dugu joatea -esan zuen Harryk erlojuko uhala lasaituz, Goyleren eskumutur lodian estutu egiten baitzion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 184. orr.

Sentipen biziagorik ez zuen izango emakume baten eskumutur malgua estutzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 212. orr.

Iratxoaren eskumutur hezurtsuari heldu zion, Dobbyren eskua pixkana ur-pitxerrera zihoala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 152. orr.

Bizarra egin gabeko kokotsari eta jakaren mahuka listuetatik irteten ziren eskumutur zimelei erreparatu zien emakumeak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 101. orr.

Harryren eskuetako batek Blacken eskumutur ahulduari heldu zion, haren makilak desbideratuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 275. orr.

Ezkerreko eskumuturrean urrezko katetxo mehe bat zuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai isa)

Gero zortzi itxurako borobil bikoitz bat marraztu zuen bi puntuen artean, eskumutur mugimendu azkar batez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 81. orr.

Arnasa kontrolatzen saiatu, lepoaldean lurrin doi bat eman, eskumutur barrenak txorropean ipini...  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 40. orr.

Orduan barkagarria da agian gezurtxoa, nahiz eta liburu horiek irakurtzera sekula ez ailegatu eta gure zerraldo hezeetan martxan dauden metalezko eskumutur-erloju hotzekin soilik lurperatuak izan, batere libururik gabe.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 189. orr.

Kako-oker ez zen Peter baino eskasagoa ezpatarekin, baina ez zen hain bizkorra eskumutur-jokoan eta, bere erasoen indarrari esker, atzerantz egitera behartzen zuen Peter.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 193. orr.

4 irud/hed

Zain urdinez beteriko esku bat estutu zuen, alkandoraren eskumutur gogor distiratsu batean bildua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 115. orr.

Lebita bat gorrimina orkatiletaraino iristen zitzaiona, azpian amila bat beltza eta atorra bat zuria, eskumutur bakoitzean urrezko hariz brodatutako lili lore bana elkarturik -Borbondarren zigilu-, galtzak more-kolore, zapata zilarrezko belarridun eta zurrumadunak, buruan lurrin urez bustitako ile-ordea eta eskuan makila, karguari zegokiona.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

5 ukabila.

Argi bitxi bat zeraman alboan, eta txikia: zuetako edonoren eskumuturra baino handiagoa ez zen izango argi hura, eta gelan bueltaka hasi zen, bizirik balego legez.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 36. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus