Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eskumuin (orobat eskumin) iz pl 1 goraintziak.
Eskumuinak etxekoei. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 282. orr.
-Eskumuinak oriotar guztiei eta batez ere neska-mutilei. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 31. orr.
Joan hadi hara afaltzera eta emaizkiok eskumuinak nire partetik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 42. orr.
-Atzo etorri zen argazki batzuen bila eta, zuen iloba nintzela jakitean, eskumuinak eman zizkidan zuentzako. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 120. orr.
2 ezpainak norbaiten eskura hurbilduz egiten den diosala.
Auzoko eta ez horren hurbileko enbaxadoreek ere eskumuinekin batera ehun preziatu, kaobazko edergailu eta urrezko idunekoak eskaini zizkioten. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 35. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
eskuminak eman (6); eskumuinak eman (5)