Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eskumotz izond esku bat falta zaiona.
Denak finitu-eta leku horretan kontatuko dira 250 "bandil eskumotz". Herria 2003-01-28
-Ez da erraza -aitortu zion Amaiak-, baina ez gara eskumotzak. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 133. orr.
Haren gelara onik sartzen ziren bezeroak itsu irteten ziren, edo herren, konkor edo okitu, eskumotz edo hankabakar. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 81. orr.
Ravelek berak, gerratik eskumotz itzulitako lagun batentzat, Paul Wittgensteinentzat -filosofoaren anaia bera- idatzi zuen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 124. orr.
Hobe duzu eskumotz edo hankamotz betiko bizitzan sartu, bi esku nahiz bi oinekin betiko sutara jaurtikia izan baino. Elizen arteko biblia Mt 18,8