Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskumiku (orobat eskumiko g. er.) iz Elizak norbait fededunen elkartasunetik bereiztea.

Eskumikua merezi zuela erlikia hain gaizki tratatzeagatik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 287. orr.

Aita santuak baimena eman zion berehalaxe itzuli eta, anai Elias bizirik aurkitzen bazuen, beraren izenean eskumikutik askatzeko eta berriro hari abitua emateko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1016. orr.

"Jendeen erranez" deitu kapituluko eskumiku sententzian erraten da alabaina Frantziako erreinuan heretikoak ez direla zigortuko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 112. orr.

Aita Santuaren musikariek debekatua omen zuten haren kopiarik banatzea, eskumiku mehatxupean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 194. orr.

Gisa berean, eskumiku zigorraren mehatxupean, debekatzen diegu ere ikusgarri horrien beren ikustera joatea, fraideei eta sekularrei, elizaren kargutan edo ordena sainduetan sartuak direnei.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 104. orr.

Debekatzen eta eragozten diegu, erran orduko, eskumiku eta anatema zigorrez gaztigatzeko arriskupean ez dezaten eman nehongo beren probintzietan, ez hirietan, ez lurraldetan, ez gazteluetan, ez beste lekuetan zezenen edo basabereen lasterketak bezalako ikusgarririk egiteko baimenik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 103. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus