Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ordura arte, eskumikatu edo elizatik kanporatu egiten zituzten heretikoak. Berria - Gaiak 2004-06-16
Denek ahantzia Robert II-garrena, Robert elizatiar handia, frantsesez Robert le Pieux deitua, aita sainduak eskumikatu zuena haatik bere lehen emaztea utzi baitzuen gazteago baten hartzeko. Herria 2004-07-22
Frederiko, Siziliako erregea, Elizaren kontra matxinatu zenean, Aita santuak eskumikatu egin zituen bera eta beraren laguntzaile eta kontseilari guztiak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1015. orr.
Iruñeko apezpikua ez baitzegoen lo eta beretzat baitzeukan Ondarrola gozamenez, paperez ez balin bazen ere, ezkontza horiek ez zirela bali jakinarazi zuen, lau espos-berriak eskumikatzen zituela. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 37. orr.
Lege hau, beste asko bezala, ez zen gauzatu, Celestino III.a aitasantuak eskumikatu egin baitzuen erregea, eta bere erregetza zalantzan jarri. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
-Ene anaia maite-maitea, nahigabe handia ematen dit zu eskumikaturik eta Ordenatik kanpora egoteak, eta horrela hil behar izateak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1016. orr.
Elias eskumikatua izan zen 1239an, eta 1246an, Zelanok idazten duenean, oraindik zigorpean zegoen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 377. orr.
Eskumikatua hago. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.
Eta astalapiko eskumikatu bat hara non etorri eta hamar milioi erortzen zaizkion patrikara zerutik! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 91. orr.
Iduriz, aski zen zerrenda horietarik edozointan, hautagai bat, bat bakarrik, izaitea Herri-Batasuna edo Batasuna alderdietan izana, bai hori aski zen zerrenda guzia "eskumikatua" izaiteko! Herria 2003-05-22
Hego Euskal Herrian orokorkiago, egoera ez da baitezpada hobea, Aznar-en gobernuak bata bertzearen ondotik eskumikatzen dituelarik euskal egiturak: legez kanpo alderdi politiko batzu, legez kanpo euskarazko egunkaria, legez kanpo ezkerreko Udalbiltza... Herria 2003-05-08
aita santuak eskumikatu (3); eskumikatu egin (4)