Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskumende 1 adlag eskupean, agindupean.

Lurralde hartako biztanleak eskumende jarriko dizkizuet, eta zuek bota egingo dituzue.  Elizen arteko biblia   Ir 23,31

Bere eskumende gauzka gu geu eta gure hitzak, bai eta zuhurtzia eta lanerako trebetasuna ere.  Elizen arteko biblia   Jkd 7,16

Ostutako aberea -idi, asto nahiz ardi- bere eskumende eta bizirik aurkitzen badiote, bi halako ordainduko du.  Elizen arteko biblia   Ir 22,3

2 eskumendean eskupean, agindupean.

Orain, mujikak dituk eskumendean: ondo konpontzen haiz haiekin eta, jakina, ez diek gaitzik egiten, zeren, heureak dituanez, hiretzat kaltea txarto tratatuko bahitu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 160. orr.

Nire eskumendean dagoen baliabide bakarra darabilt nire esker onak bihurtzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 18. orr.

Nork eman zion eraikuntza-batzordeari haren eskumendean ez zeuden funtzionarioez nahierara baliatzeko eskubiderik?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 451. orr.

Zeure hiltzaileen eskumendean, jarraituko ote duzu jainko zarela esaten, zuk, gizaki huts zaren horrek? zorionekoa bere eskumendean daukan etsai horri beti loturik eusten dion zerbitzaria eta horrengandik zuhurki zaintzen dena  Elizen arteko biblia   Ez 28,9

3 eskumendeko iz agindupeko pertsona edo gauza. ik eskumen 5.

Gure eraikinaren eskuinean Zaandam-eko Keg enpresaren eskumendeko bat dago, eta ezkerrean zurgindegi bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus