Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hortxe, eskuman, Meata tabernaren parean. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 211. orr.
Cienfuegosek tu egiten duen moduan keinatu dit ostera ere eskumako begia. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 190. orr.
Zeharka zihoan Matias treneko korridoretik, eskumako maleta aurrean eta ezkerrekoa atzean, korridorea estua baitzen. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 9. orr.
Begiak ikusi zituen ispiluan, eta ezkerreko begia eskumakoa baino nekatuago zegoela zirudien. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 32. orr.
Dutxak eskumako aldean daude. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 127. orr.
Aurpegia bero-bero sentitzen du eta eskumako matraila eskuan sostengatzen du, ukondoa barra gainean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 21. orr.
Begiak ikusi zituen ispiluan, eta ezkerreko begia eskumakoa baino nekatuago zegoela zirudien. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 32. orr.
Ezkerreko bernan aurrena eta eskumakoan segidan. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 83. orr.
Ezkerreko eskuaz koadroari eusten zion; eskumakoaz esanahi zehatzik ez zuten keinuak egiten ari zen. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 91. orr.
Berak, eskumarantz begiratu zuen, ordea, trena atzean sumatzean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 46. orr.
Handik denbora gutxira lorategi bat sortu zen galeriaren eskumatan, eta ortu bat ezkerretan. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 289. orr.
-Kale honetan behera, eskumara. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 57. orr.
Gizonak azalpen zehatzak eman zizkion, eta ezkerretara hiru aldiz egin behar zuela, eta eskumatara bi aldiz. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 21. orr.
Begira gelditu nintzen tarte batien, zaldia eta andrea zelan joiazen, zaldia eskumatara, andrea ezkerretara. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 29. orr.
Yemendik bideak zelai zabaletan jarraitzen du, ezkerretara hangar itxurako etxola txikia dago eta eskumatara negutegiak han-hemenka. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 51. orr.
Semaforo gorrian stop eginda, ibilgailua ralentian, udaltzain-autoa ikusi dute eskumatik abian. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 13. orr.
Zakurrek buztana ezker-eskuma mugituz hartu zuten. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 33. orr.
Bere gorpua zabortegian hilda agertu zenean, zartada handi bat jaso zuen gizarte germaniarrak eta eskumatik eta ezkerretik, alde guztietatik, salatu eta gaitzetsi zuten hilketa. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 73. orr.
Egia da garai batean ezkerreko eta eskumako intelektualak bereiztu zirela (Mussolinik egin Etiopiaren inbasioa justifikatzeko Inteligentziaren Alderdia sortu eta Pour la defènse de l'Occident et la Paix en Europe manifestua idatzi zuten) eta polarizazio hori gerra hotzaren garaietan luzatu zen. Berria - Kultura 2004-01-14
Seguruenik, urtea hasi denetik, Zapaterok jasan dituen presioek eragin handia izan dute bere portaeran, eskuma espainiarrak eskura dituen arma guztiak, militarrenak barne, jokoan jarri ditu eta. Berria - Euskal Herria 2006-02-03
eskuma aldean (5); eskuma aldeko (3); eskumako aldean (3); eskumako erpurua (3); eskumako erpurua soinu (3); eskumako ertzean (3); eskumako eskua (5); eskumako eskuan (6); eskumara jiratu (3); eta eskumako (7); eta eskuman (3); eta eskumatik (3); eta eskumatik (3); ezker eskuma (11); ezker eskumara (3); zuen eskumako (3)