Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuluze 1 izond eskua luzea duena.

Ez nezakeen konpreni zeren kariaz hobetsi ninduen Robertek, afarietara agertzen ziren emakume begiargi, eskuluze, dotore haietarik bat hautatu ordez.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 49. orr.

• 2 iz adkor lapurra.

Haurrei esatea gomendatu du batek: eskuluze bat dabilela eta baliozko gauza guztiak ondo gordetzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 139. orr.

Haur txikienei baliozkoa zer den azaltzeko zailtasunak; eskuluzeak balio gutxiagoko gauzak osten segitzeko arriskua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 139. orr.

3 (izenondo gisa)

Tirania eskuluzeari ate guztiak itxi nahi dizkion legegile batek ezin du injustizia emankor hau onartu.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 71. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus