Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskulturagile (ETCn 95 agerraldi, orobat eskulturgile ETCn 138 agerraldi) iz eskultorea.

Estatuaren ideia izan zuen Fréderic Auguste Bartholdi eskulturagileak bere bizitzako hogeita bat urte eman zituen egitasmoa aurrera atera nahian.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 42. orr.

Ricardo Ugarte eskulturagile pasaitarra Julia Otxoa idazlearekin gerturatu zen Guggenheimera, «lagun handia izan zenaren» lana ikustera.  Berria - Kultura   2004-10-08

Margolari eta eskulturagile izan zen garai batean, bere espirituaren onerako eta poltsikoaren kalterako.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 23. orr.

Marco Augusto Qiroa margolari, eskulturgile, idazle eta kazetari guatemalarra igandean hil zen, 67 urte zituela.  Berria - Kultura   2004-11-02

Eskulturgilearen esanetan, ahalik eta ondoen isladatu nahi du Atano III.a zena, eta ezagutu zutenei gustatuko zaiela pentsatzen du.  Berria - Kirola   2004-02-20

Sarituak, hain zuzen ere, Nafarroako presidentearen eskutik hartu zuen Remigio Mendiburu eskulturgileak egindako ikurra.  Berria - Euskal Herria   2004-05-09

Inoiz ez baitu ulertu zergatik eskulturgileak ezer gabe utzi zuen zuloa eskuartean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 78. orr.

Eskulturgileak berak idatzitako testuak jasotzen ditu liburuak, El Bidasoa astekarian argitaratu zituenak.  Berria - Kultura   2004-01-08

2 (izenondo gisa)

Lanean bazuen lagun eskulturgile bat, etxean non ipini geratzen ez zitzaionean, noizean behin bere obrak oparitzen zizkiona.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 11. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus