Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskultura (orobat eskultur, g.er., hitz elkartuetan lehen osagai gisa) 1 iz sakonera duten irudiez edo formez baliatzen den artea. ik zizelkaritza.

Garai batean pintura eta eskultura elkarren osagarri ziren.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 221. orr.

Oteizak eskultura uzteko asmoa agertu zuen berrogeita bat urterekin, arrakastaren apar gozoak bizitzen ari zenean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 129. orr.

Nekez uler daiteke eskulturaren historia zaldizko estatuarik gabe.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 82. orr.

Mendebaldeko jeinu artistikoaren antzutzea aurrekoa bezain nabarmena izan zen pintura eta eskulturaren eremuetan ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 295. orr.

Istorio arraro berbera, [...] Mendebaldeko ikus-artearen hiru arlo horietako bakoitzean errepikatzen da, baina hiruretako gertakaririk harrigarriena revenant heleniko batek Mendebaldeko bertako jeinuaren gain lortutako arrakasta izan zen eskulturaren arloan oro har.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 294. orr.

Garai hartan, bestalde, eskulturari ekin zion; lehen sekula landu ez zuen alor bati, alegia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Laburbilduz esan daiteke Arantzazuko esperientziaren ondoren eskulturan eta pinturan nagusitu zen euskal artea 60ko eta 70eko urte haietako gizartearen zentzu heroikoarekin ondo zetorrela.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 64. orr.

Ertaroko eskultura espainiarreko sinbolismoa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 154. orr.

Oteiza eskulturatik erretiratu zen bezala, hi poesiatik?     «Kuskue tanden», 2004 - 177. orr.

Eskultoreak Propósito experimental 1956-57 arte bilduma eraman zuen Brasilera, hogeita zortzi artelan, denetara, eta Nazioarteko Eskultura Sari Nagusia irabazi zuen.  Berria - Kultura   2004-02-01

Valladolideko Eskultura Museoa eraikitzen hasi gara, Kordobako Medina Zaharako arkeologia guneko Museoa hastear dago.  Berria - Harian   2005-07-22

2 (hitz elkartuetan)

"Erresuma Zaharreko" eskultura eta pintura-estiloaren berpizkundea, bi mila urteko tartearen ondoren, saita aroan azkenaldiko mundu egipziakoan K.a. zazpigarren eta seigarren mendeetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 293. orr.

Valladolideko Eskultura Museoa eraikitzen hasi gara, Kordobako Medina Zaharako arkeologia guneko Museoa hastear dago.  Berria - Harian   2005-07-22

Mendizabalek goraipatu du Oteiza gaurko euskal kulturgintzaren aintzinbidari zena, pilota guziz gogoan omen zuen harek; hots, haren idazlanetan eta eskultur-ereduan bermatuz obra nasaia eta bolumen geometrikoen estetika adierazi du.  Herria   2005-05-26

Mendebaldeko bertako kristau-eskulturaren Alpeez bestaldeko eskola batek azken kantu isila abesten du ezpain izoztuen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 294. orr.

3 eskultura lana.

Grezia arkaikoko lehenengo eskulturak idoloak ziren.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 77. orr.

Omenaldian une nagusia Igariko errepidea egin zuten 2.000 antifaxistei eskainitako eskultura inauguratu zutenekoa izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Pintura eta eskultura ez ezik, bideoa eta argazkia ere lantzen dute egungo artistek.  Berria - Kultura   2004-09-15

Eskulturak, marrazkiak eta argazkiak nahastu ditu Pello Irazuk 'Let it bleed' izeneko erakusketan.  Berria - Kultura   2004-03-21

Napolin bizi nintzela, askotan joaten nintzen Ponpeiako pinturak eta eskulturak gordetzen dituen museora.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 87. orr.

David eskulturaren 500. urteurrena irailaren 8an ospatuko dute.  Berria - Kultura   2004-05-25

Paseo Berriko talaiatik pasa ziren, Jorge Oteizaren Eraikuntza Hutsa eskulturaren aurretik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 84. orr.

Reina Sofíara inguratu nintzen, ohi bezala Chillidaren eskulturak ikustera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 88. orr.

Antzinako artistek beren eskulturak pintatzen zituzten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 221. orr.

Irabazleek diru saria jasotzen dute, eta Imanol Andonegik egindako eskultura.  Berria - Gaiak   2006-03-11

Logela iluna zen, koadroz, eskulturaz eta irudi txikiz josi-josia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 84. orr.

Eskulturak txakur bat eta gizon bat irudikatzen ditu.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 7. orr.

Plazaren erdian [...] Nicolò Tomasseo politikari eta idazlearen eskultura.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 68. orr.

Bakarrik dago eskultura, inguruan ez du beste ezer, ez neukan ez kontzentratzeko aitzakiarik.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 82. orr.

Egia esatera, Dabidek egun hartan ekarri zuen eskulturak, artelana baino gehiago, buztin puska karratu haietako bat zirudien.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 11. orr.

Carlos Lopez de Ceballos eskulturaren egilearen esanetan, fusilatuak izan behar dutenak «gogor egiteko jarreran» daude, eta ez kikilduta.  Berria - Euskal Herria   2006-05-05

Antzinateko eskulturetan eta pinturetan maiz azaltzen da sugea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 156. orr.

Demeter Chamine emakume apaizaren eskultura dago han.  Berria - Kirola   2004-08-10

Artista gazteen lanetan espezializatu zen, margo-lanetan batez ere, baina baita eskultura eta instalazioetan ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 50. orr.

Zaila da elizaren balioan edo Donatelloren eskultura eta erliebeetan arreta jartzea.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 72. orr.

Sebas Larrañaga eskultoreak egingo du eskultura, brontzez eta granitoz, eta tamainu naturala baino handixeagoa izango da.  Berria - Kirola   2004-02-20

Sinetsita nago eskultura abstraktua bakar-bakarrik natura erdian egon daitekeela.  Berria - Kultura   2004-11-14

Plazaren erdian, erresistentzia gogorarazten duen brontzezko eskultura handi samar bat, alpino jantzian dauden soldadu batzuekin.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.

Eskultura txikiz osatutako multzoak.  Berria - Kultura   2004-10-19

Elizan daude Colette Rousserieren bi eskultura ohargarri.  Herria   2003-08-07

Ikusmin handia piztu zuten kalean erakutsitako eskultura galkorrek, eta ikusle asko bildu zuten.  Berria - Kultura   2004-06-27

Burdinazko eskultura trinkoak.  Berria - Kultura   2004-04-14

Zurezko eskulturak egiten zituela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 26. orr.

Beharrezkoa da eskulturak kalean jartzea, artea jendeari gerturatzea.  Berria - Kultura   2006-04-07

Sinetsita nago eskultura abstraktua bakar-bakarrik natura erdian egon daitekeela.  Berria - Kultura   2004-11-14

Afganistango talibanak, Budaren eskultura erraldoiak apurtzen hasiak ziren.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 65. orr.

Telefono ondoan zutik geratu zen tarte batean, espazio eta denboratik landa, eskultura greziar anorexiko bat iduri.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 108. orr.

Ez dut inon ikusten edertasun zintzo eta noble horri gain hartzen dion eskultura modernorik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 14. orr.

Egongelan egokitu genuen eskultura zulodun hura.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 13. orr.

Forma zehatzik gabeko ia metro-erdiko eskultura-antzekoa, metal ilunekoa.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 49. orr.

Eskultura multzo berean Martxaren letra dago irarria.  Askoren artean   «Rataplan» - 82. orr.

Artista nafarrak 30 urtean egin dituen eskultura sailik aipagarrienak bildu ditu BBK fundazioak Bilbon.  Berria - Kultura   2006-04-07

Masa eskulturetatik energia eskulturetara eginiko jauzia.  Berria - Kultura   2004-10-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

altzairuzko eskultura (4); arkitektura eta eskultura (3); bat eskultura (3); bere eskultura (4); bere eskulturak (5); bi eskultura (5); brontzezko eskultura (11); brontzezko eskultura bat (3); da eskultura (6); david eskultura (4); den eskultura (3); dituen eskultura (3); du eskultura (4); duen eskultura (9); egindako eskultura (6); eginiko eskultura (6); enbor eskulturak (3); eskultura asko (4); eskultura bat (42); eskultura bat jarri (3); eskultura baten (8); eskultura daude (4); eskultura eder (4); eskultura egin (5); eskultura egiteko (6); eskultura ere (3); eskultura erosi (3); eskultura eta (27); eskultura eta pintura (4); eskultura galkorren (3); eskultura handi (5); eskultura inauguratu (4); eskultura inauguratuko (5); eskultura inauguratuko dute (3); eskultura jarriko (5); eskultura lan (3); eskultura lanak (4); eskultura multzoa (3); eskultura publikoak (4); eskultura txiki (3); eskulturak daude (3); eskulturak egin (3); eskulturak egitea (3); eskulturak egiteko (8); eskulturak egiten (6); eskulturak ere (8); eskulturak eta (13); eskulturaren arteko (6); eskulturaren gainean (3); eta eskultura (38); eta eskulturak (16); eta eskulturaren (15); eta eskulturaren arteko (6); eta eskulturen (5); ez da eskultura (3); hiru eskultura (5); izeneko eskultura (4); lau eskultura (5); lau eskultura erosi (3); nire eskultura (3); omenezko eskultura (6); oteizaren eskultura (8); oteizaren eskultura bat (3); pintura eta eskultura (15); pintura eta eskulturaren (3); pinturaren eta eskulturaren (3); zen eskultura (3); zuen eskultura (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus