Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ihesginak estrangulatu egin nahi izan du, baina alargunak ileko gantxoarekin mehatxatu eta eskulotu egin du Aurre egiten zaienean koldar nazkagarriak baino ez dira. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 192. orr.
Karitate horrek ez zuen apalarazten hartzailea, eta ez zuen esker onaren kateez eskulotzen ere, ez baitzen beretzat, Jainkoarentzat baizik, oparia. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 173. orr.
Eskumutur biak heldu zizkion samurki Martak Patakiri, oheburuan izara hautsi batekin eskulotzera balihoa bezala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 99. orr.
Seinale baten zain balego bezala, gizonak kate bat askatu du, orduan buelta hartu du bikote txortalariak, neskari eskuak lotu dizkiote katez atzean, eta bien artean jaso dute, eskulotua eta errukigabe uzkiratua. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 52. orr.
Azkenean lokamuts bihurrikatu horretatik askatzean, lurrean egotzirik eta eskuloturik harrizko aurkitu nuen neure burua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 117. orr.
Bideetako galeriano eta ildoen esklabo izan diren hauek, idien nahiz mandoen atzetik beti, zerua beste esperantzarik gabeko patuari eskuloturik, nola sumatuko zuten ba, beren askaziaren zorian halako bide-okertze bat? Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 9. orr.