Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Krestomatiak, antologiak, edizio kritikoak, eskuliburuak, separatak, kantutegiak, poesia klasikoaren edizio elebidunak, [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 228. orr.
Mobbing motak, jazarleen ezaugarriak, eta jazarpena jasaten ari direnen sintomak laburbiltzen ditu eskuliburuak, eta 10.000 ale banatuko dituzte 10 eta 50 langile bitarteko enpresatan. Berria - Ekonomia 2004-05-21
Le Manseko etxean, berriz, pistola bat, Espainiako gidabaimen bat, nortasun agiri faltsuak, trokelatu gabeko Frantziako matrikulak, ETAren eskuliburu bat, eskuko ordenagailu bat, baliza detektore bat eta 30.000 euro. Berria - Euskal Herria 2004-06-18
Erabaki sendoa harturik zegoela dio, euskaldun emakumeentzat etxe inguruko lorategiak zaintzeko eskuliburu bat egiteko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 138. orr.
Mezua utzi ahal izan diot Latineko eskuliburuaren gainean. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 16. orr.
Merkantilismoa -aberastasuna metal bitxien pilaketarekin lotzen duen doktrina protekzionistara mugatua ekonomiako eskuliburu gehienetan-, ororen gainetik, barne-merkataritzaren liberalizazio-mugimendu zabala izan zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.
La Chacra aldizkariaren ale sorta bat, albaitaritzako eskuliburu bat, Tabaré ale luxuzko bat, Historia del Shothorn en la Argentina delakoa, kontaera erotiko nahiz poliziakoren bat edo beste eta berrikitan argitaraturiko nobela bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 193. orr.
Haren hitz egiteko moduak Agirre Asteasukoaren sermoiak gogorarazten dizkik batzuetan, Leninen aipuak bestetan, eta ekonomia neo-liberaleko eskuliburuak beste zenbaitetan. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 101. orr.
Lanbide Heziketarako eskuliburuak euskaraz. Berria - Euskal Herria 2004-05-25
Leihoak barrualdean zuen arasan, bi liburu, artean zabaldu ere egin ez zituenak: Ithurralderen Pierre Topet-Etxahun eta Gabriel Arestiren Harrizko herri hau, suomiera ikasteko eskuliburu alemaniar baten aldamenean biak. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 73. orr.
García Salve jesuitak idatzitako eskuliburu bat zen, Yoga gazteentzat, argazki askorekin, non yogiak ageri baitziren gorputz-jarrerarik harrigarrienetan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 60. orr.
Ez zuen zientzia fikziorik irakurtzen, ez eta zientzia hutseko eskulibururik ere. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.
Testu-liburuak, entziklopedietako sarrerak, eskuliburuetako (handbooks) sarrerak. Jo beza interesdunak aipatu FISCHER-JØRGENSEN-en liburu zinez gomendagarrira eta, beranduagokoetarako, KENSTOWICZ (1994), GOLDSMITH (1999) eta besteren antologia edo eskuliburuetara. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 345. orr.
Konfesoreen Eskuliburua da dudarik gabe Azpilkuetaren liburu hoberena, argiena eta ordenatuena. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 38. orr.
Gorpuzgabea erraten dut, erakusteko bereizten dela gauza gorpuzkin guztietarik eta gaitzesteko gure Eskuliburuko 3. artikuluan aipatzen ditugun filosofoak eta heretikoak, erran izan dutenak haize eta aire dela arima. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 72. orr.
Galdeketaria Fossa zenean, nahikoa ondo zihoan kontua: ordura arte topatu ez nuen moduko giza alea zen, eskuliburuko faxista bat, ergela eta adoretsua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 178. orr.
Egoera zehatz eta segurua zuan, eskuliburukoa, egunkariek urtero-urtero hizpide izan ohi duten "istripu tragiko"rako. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 158. orr.
Katua, jakituriaren eta isiltasunaren eskuliburu hori, hor izanen da kutxa zaharraren gainean, bere bi begi nabarrak argi. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 112. orr.
Xalak lau t'erdian egin beharreko jokoaren eskuliburua ezin hobe jarraitu zuen. Berria - Kirola 2004-10-17
Eskuliburu egokirik ez zegoela eta, irakasleak apunteak emango zizkigula abisatu zigun lehenengo egunetik. -Ekarri orduan agintari militarren zerrenda, lur- eta itsas armadako urtekaria, eta dauzkazun eskuliburu militar guztiak. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 29. orr.
Sexu-heziketako eskuliburu lodikote bat eskuratu nuen nonbait, aitonaren liburutegian. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 62. orr.
Inor ez zen hirugarren edo laugarren mailako idazle izatetik pasatu, eta egun, asko jota, oin-oharren bat baino ez dute merezi espainiar literaturari buruzko eskuliburu mardulenetan, eta batzuen kasuan, ezta hori ere. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 135. orr.
Alferrik bilatuko dugu haren izena hango literaturari buruzko eskulibururik garrantzitsuenetan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 9. orr.
Esan bezala, hainbat eta hainbat eskuliburu eta liburu ospetsutan ateratzen den aipua da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 72. orr.
Ladefoged-en A Course in Phonetics eskuliburu ezagunaren argitalpen zaharrenetan bokalak hurbilkarien zerrendan agertzen dira liburuaren azkeneko hiztegian. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 98. orr.
Politikazko eskuliburu klasikoetan gobernu ezberdin motak bereizten ziren, bakarraren, zenbaitzuen ala herriaren eskuetan boterea emaiten zen arabera, hots, monarkia, oligarkia, demokrazia bereiziz. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 155. orr.
Laster batean ideiaz jabetzeko, lagungarri gerta dakiguke FRY-k (1982) bere akustikazko eskuliburu guztiz gomendagarrian erraz eta egoki azaltzen duena. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 91. orr.
Bazebilen militanteen artean eskuliburu gisako bat, komisariatik pasatu behar genuenerako prestatu nahi gintuena. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 70. orr.
Alkimia-eskuliburuen hizkera konplexu hark iragartzen zuenetik ezertxo ere ez zen gertatzen ari. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 8. orr.
Kontua da, Pabeko artxibategia arakatzen ari nintzela, latinezko medikuntza-eskuliburu batzuen berri ematen zuten fitxen artean zerbait bitxia topatu nuela, J. Etcheberri delako baten ikasketa-memoria bat zirudiena. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 175. orr.
Zer ekoitzi galderari erantzun behar eta, ekonomia eskuliburuetako adibideei jarriki, horrenbeste kanoi edo horrenbeste gurin erabaki behar da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 17. orr.
Zabalkundeko psikoanalisi eskuliburuak ez dira, jakina, zakurrentzat eginak, eta aspaldi ezagutu nituen nik neurosi horren arrazoiak. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 12. orr.
buruzko eskuliburu (3); eskuliburu bat (11); eskuliburu batean (3); eskuliburu eta (4); gure eskuliburuko (5); konfesoreen eskuliburua (4)