Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaia: euskal pilota eta hunen inguruko eskulangintza. Herria 2005-03-31
Goizeko 10etatik arratseko 7ak arte Sénégal, Niger, Maliko eskulangintza. Herria 2005-04-14
Eskulangintzak definitzen badu gizona, gu ez ginen halako: jabeturik geunden horretaz, eta mingarri zitzaigun.Lanbide zintzo eta tradizionalak betiko galtzea ekarriko du horrek, eskulangintzan diharduena dirudunarentzat ohi dabilelako. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 43. orr.
Pierra eskulangintzan trebe zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 17. orr.
Ekologikoa guztiz, eskulangintzaren kontzeptutik hurbil. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 26. orr.
Folklorearekin lotutako narrazioak jasoko dituzte, eta baita dantzekin, eskulangintzarekin, gastronomiarekin edo jantziekin lotutakoak ere. Berria - Harian 2005-09-20
Alabaina, Ricardoren esanen kontra, herrialde hauek ez ziren luzaroan eskulangintzara mugaturik geratu. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 118. orr.
Suspertu zuen merkataritza, indarra eta irteera berriak eman zuen eskulangintzari; loratu berriz zuen arteak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 268. orr.
Softwarea bihurtu ote da mende berriko musikagintzaren eskulangintza digitala? Berria - Kultura 2006-01-26
Ekitaldi horretan Blas Arratibel eskulangintza lehiaketako sariak ere banatuko dituzte. Berria - Kultura 2004-12-15
Eskulangintza azoka eta tailerrak antolatu dituzte, eta astelehenean, berriz, apirilaren 17an, nekazari gazteen azoka eta produktuen salmentarekin amaituko da. Berria - Kultura 2004-12-09
Hanka-arteko koskorretatik darion maitasuna zeinek jasoa falta eta bakarlanean, eskulangintzan edo autonomo gisa aspertua dagoen gizasemea putatara joaten da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 34. orr.