Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Prestamista ere zela, hain abariziosa eta hain eskulaburra, non koberatzen baitzien bere bezeroei, interesetan, %10a, Kalvinek ezarri zuen %5eko mugaren gainetik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 466. orr.
-Egundoko gizon eskulaburra zen, baina jende ona -buena gente, dio, argazkiari begira-. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 32. orr.
Zeren itsasoa infinitua eta mugagabea baita eta alde batetik kentzen diguna bertzetik emaiten baitigu... eta eskuzabala da eta eskulaburra, eta gaur bizi puska bat kentzen digu eta bihar bertze puska bat emaiten. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 467. orr.
Ez duk prokuradorea eta probintziako funtzionario esku-labur zeken horiek bezalakoa, haiek kopek bakoitza begiratzen ditek eta. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 102. orr.