Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuko 1 izlag eskuz edo eskuan erabiltzen dena.

Ostiral goizean mutil koskorrak bidali zituzten Dublingo kale nagusietara eskuko orriak banatzera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 207. orr.

Liburua eskuko maleta txiki batean sartu nuen aldean eraman ahal izateko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 18. orr.

Eskuko poltsan bila ibili ondoren, txartel bat eman zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 82. orr.

Ekonomiaren alorreko mugak eta decalageak norainokoak diren erakusten dute eskuko telefonoek.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 41. orr.

Apain-mahaiaren gainean, esekirik, eskuko ispilu bat ageri zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 155. orr.

Gisa horretan apaindua, eskuko pistolak eite sasikoa erantsiko ziokeen, haurrendako filme kaskar bateko "gaiztoarena", uste ez banu gutienez behin erabilia zuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 370. orr.

Eskuko aulki bat hartu eta ontzi gainean eseri zen, ikuskizunaz gozatzera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 63. orr.

Dorrearen puntan ipini, eta eskuko eskaileraren azken metroetako mailak moztu zituzten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 28. orr.

Pistaneck idazleari eskuko ordenagailua ohostu diote.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 52. orr.

Arma bat premiazkoa duzu, eskukoa, mutua eta erraz garraiatzen dena.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 168. orr.

Indian ordenagailurik seguruenak eskukoak dira, bateriaz horniturik daudenak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 16. orr.

2 lehen eskuko lehenago besteren batena izan ez dena.

Defentsa ministro Michelle Alliot-Marieri gaiaren gainean duen ardura ez kentzeko asmorik ez duela esan zuten, baina lehen eskuko informazioa nahi duela presidenteak. Hala ere, ia ez du lehen eskuko informaziorik edo informazio berririk eskaintzen. Puntu horretan, Egiak kendu zion hitza erbia baino arinagoa zela esateko -animaturik, beharbada, egiazko lekuko gisa lehen eskuko zerbait esan zezakeelako-, arerio izaten baitzuen Amarako frontoian, eta auzo artekoen finala irabazi baitzion Urumeakoan.  Berria - Gaiak   2006-02-15

· Horren argibiderik lehen eskukoena bilduma honetako Borges eta ni aitortza-apunte, hausnarketa bio-metafisiko, poema hitz-lauzko edo dena delakoan aurki daiteke  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 9. orr.

3 bigarren eskuko lehenago besteren batena izan dena.

Nik behintzat ez nioke bigarren eskuko autoa Joan Ignasi Plari (PSPVko burua) erosiko.  Berria - Mundua   2006-02-17

Saihets ezinezko unea iritsi zenean, Brave New World eta haien maskota txikia bigarren eskuko Plymouth furgoneta batera igo ziren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 86. orr.

Nire desiorik suharrena moto bat zen, berdin zitzaidan bigarren eskukoa eta zaharra izanda ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 149. orr.

Ahaztua izango du bere aitatxok Mary's Lane kalean bigarren eskuko arropa-denda zuen garaia.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 180. orr.

Beste batzuk bigarren eskuko liburu-dendetan erosi zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.

Bigarren eskuko liburuen saltzailea, eta antzinako oinetakoen konpontzailea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 40. orr.

Weasley andrea eta Ginny bigarren eskuko jantzien denda batera joan ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 53. orr.

Bigarren eskuko bost tona arropa bildu ditu Consonnik, eta jantzi horiek erabiliko dituzte diseinu berriak egiteko.  Berria - Kultura   2004-09-19

Ze bigarren eskuko zerraldo ziztrin da hilkutxa garden hau?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 115. orr.

Bigarren eskuko salgaien denda bat zen hura, zoko guztietan barreiatuta eta sabaitik zintzilik zeuden traste zaharrez betea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 235. orr.

Bigarren eskuko etxe babestua izateko ez da prezio makala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 50. orr.

Txuspok etxetik gertu judutar batek Bigarren eskuko gauzak saltzen dituela esan dit.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 66. orr.

-Kotxe bat ere eros nezakek, bigarren eskukoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 109. orr.

· hed Oparitu egin zidaten, eta honezkero laugarren eskukoa izango duzu motozikleta hori.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 132. orr.

Auzorik urrunenak ziren, eremu basati eta arriskutsuak, gure arreba zaharrari ebatsitako zazpigarren eskuko "850" korrokoilean, kaka-kaka eginak inguratzen genituenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.

Aitak niretzat beste bizikleta bat erosi zuen, laugarren eskukoa, gure auzotik fabrikara lau kilometro baino gehiago baitzeuden.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 176. orr.

Carmarthenen erosi ditiat, bigarren eskuko denda batean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 25. orr.

· irud Herodianismoari dagokionez, beste gizarte bateko erakundeen eta ethosaren imitazioa da, bigarren eskukoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 271. orr.

Abdul zain geratu zen, esaneko, bigarren eskuko ogi ahitu harekin zer egin ez zekiela.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 96. orr.

Egungo jakituriaren zabortegiak gainez egiteraino betetzen dituzten esaldi akitu eta bigarren eskuko ideia horiek oro.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.

Bigarren eskuko baizik ez nuen ezagutzen sekretua.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 223. orr.

4 (-en deklinabide atzizkiaren eskuinean) mendeko, eskumeneko.

1530. urtean Karlos Kinto-k utziko du bere gisa Behenafarroa, Albretarren eskuko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 152. orr.

Tsíui PÍn hil zen; inork ere, haren eskuko izan ziren lur zabaletan, ez zuen labirinto haren arrastorik aurkitu; nobelaren nahasmenak pentsarazi zidan bera zela labirintoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.

Kanpalekuko diziplina guzia haren eskuko zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 90. orr.

Eta nola hura baitzen, ordenazale itsuaz gain, zuhurra, ernea eta begi-zolia, eta nola, ondorez, haren eskuko izaiten baitzen, jauregiko martxaz denaz bezainbatean, bat bederaren egunorozko lanen eta sailen banatzea eta esleitzea, hala izan zituen egun haietan ere xehetasunik xeheenak kontuan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 154. orr.

Abrahamek 318 zerbitzari bere eskuko bazituela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 135. orr.

Banekielako ia erabat neure eskuko neukala neska.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 89. orr.

Libertatearen eskua zorabioaren eskuko izan ez zedin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 508. orr.

Nahiz Jesu Kristo gure Jaunak ezarri naturaz gaindiko Jainko legeari esker ez den kristaurik Aita Sainduaren eskuko eliza boteretik osoki aske gelditzen denik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 143. orr.

Nire bizitzaren zoriona bere eskuko zeukanak, berriz, daitekeen Krapotkinik benetakoena nintzela uste zuen, Goardia Inperialeko teniente haren, gorrotatzen nuen eta Lutezia nik baino lehen besarkatu zuen nire anaiorde gorrotagarri haren lehengusua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 119. orr.

1902an hil zen, bere eskukoengan eta gustu oneko pertsonengan atsekabe hunkituak eraginez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 65. orr.

Gure doktrinak badu, kasu horretan eta beste bakan batzuetan, galderoi erantzuteko leziabide eder edonoren eskukorik; lekuz kanpo legoke, ordea, hori hemen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 301. orr.

· Neure alderdi pneumatikoa zen eskuko nuen abantaila bakarra.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 23. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina eskuko (5); baten eskuko (3); bere eskuko (17); beren eskuko (5); beste eskuko (6); beste eskuko hatz (4); bi eskuko (3); bigarren eskuko (63); bigarren eskuko etxebizitza (3); bigarren eskuko liburu (4); bigarren eskuko liburuen (10); da eskuko (3); den eskuko (3); du eskuko (4); duten eskuko (4); edo eskuko (8); ere eskuko (6); ere eskuko mina (3); eskuin eskuko (67); eskuin eskuko erdiko (3); eskuin eskuko eri (5); eskuin eskuko eta (7); eskuin eskuko hatz (27); eskuineko eskuko (6)

eskuko arazoak (3); eskuko arazoak direla (3); eskuko atzamarrak (3); eskuko behatz (6); eskuko bi (6); eskuko bost (4); eskuko erdiko (5); eskuko eri (5); eskuko eri zuzena (4); eskuko eskailera (3); eskuko eta (14); eskuko eta eskuin (7); eskuko etxebizitza (3); eskuko etxebizitza baten (3); eskuko gaitz (3); eskuko hatz (56); eskuko hatz bat (3); eskuko hatz erakuslean (3); eskuko hatz lodian (5); eskuko hatz luzea (4); eskuko hatz nagia (4); eskuko hatz nagian (4); eskuko hatz txikia (4); eskuko hatz txikiko (3); eskuko hatzak (10); eskuko hatzaz (3); eskuko hatzekin (5); eskuko huts (9); eskuko hutsak (7); eskuko hutsak egin (3); eskuko informazioa (9); eskuko izan (3); eskuko jarri (3); eskuko liburu (4); eskuko liburuen (10); eskuko min (3); eskuko mina (21); eskuko mina dela (3); eskuko mina du (3); eskuko minak (6); eskuko minarekin (4); eskuko minez (14); eskuko minez aritu (4); eskuko ordenagailu (3); eskuko ordenagailua (3); eskuko poltsa (16); eskuko poltsan (4); eskuko poltsatik (5); eskuko telefono (3); eskuko telefonoa (7); eskuko telefonoak (5); eskuko telefonoaren (5); eskuko telefonoaren bidez (3); eskuko telefonoari (3); eskuko telefonoentzako (3)

eta bigarren eskuko (3); eta eskuin eskuko (11); eta eskuko (23); ezker eskuko (34); ezker eskuko behatz (3); ezker eskuko hatz (16); ezkerreko eskuko (6); haren eskuko (7); kamara duten eskuko (3); lehen eskuko (11); lehen eskuko informazioa (7); nire eskuko (3); zen eskuko (3); zuen eskuin eskuko (4); zuen eskuko (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus