Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskukatu, eskuka(tu), eskukatzen du ad eskuetan behin eta berriz erabili. ik eskuztatu.

EztuIka antza eginda, goitik beheiti bi eskuekin eskukatu zuen bere bizarra; dukeak zer erantzungo zain gelditu zen bere hartan astiro.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 169. orr.

Nik dena esan nionean, atzerago eseri zen, hasi zen bere bizar hori-argi ederra eskukatzen, berriz aurrera makurtu, mahaiaren gainetik, eta galdetu zuen: [...].  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 66. orr.

Ganbera muturrera abiatu, eta paretaren ondoan zerbait eskukatzen ikusi nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 362. orr.

Gehiago edo gutxiago eskukaturiko gorotz-pikorra, mila bider oratu den ore lika.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 36. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus