Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskukadaka adlag esku beteka, ugari. ik eskutadaka.

Eskukadaka jaten dute kuskusa zurezko ontzitik harturik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 149. orr.

Buruko ileak zurden modura lazten eta eskukadaka erortzen zitzaizkidan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 40. orr.

Ni neuk irentsi egin nuen, ahora eskukadaka eroanez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 288. orr.

-Hau mundua, alde guztietatik estutzen baitu bat, han-hemenka eskukadaka hustuz baitoa eginak garen hautsa, zatitan deseginez gu, lurra gure odolez ihinztatuko balu bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 116. orr.

Umeek altxor distiratsua deskubritu zuten, eta barrabaskeriatan ibiltzeko umorez zeudenean, moidoreak, diamanteak, perlak eta zortziko txanponak botatzen zizkieten kaioei, eskukadaka.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus