Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskukada 1 iz esku batean eduki daitekeen edo esku bakarrez heltzen ahal zaion kopurua. ik eskutada.

Luze-luze eta ahoz goiti etzan eta belarra banatu dute: eskukada pare bat buru azpian, beste hainbeste bularrean eta gainerakoa zangoetan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 17. orr.

Busturiako gizon-emakumeek, bustitako harriak eta lupetzezko eskukadak jaurtikitzeari ekin zioten.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 176. orr.

Bazkaltzera jaitsi ziren, eta han Ronen aldartea ez zen asko hobetu, Hermionek eskukada jaka-botoi erakutsi baitzion, berak Antzaldaketako eskolan ezin hobeto eginak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 83. orr.

-Badakit! -esan zuen, eta ibaian tente jarri eta eskukada errekarri txiki bildu zuen-.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 45. orr.

Eskukadak paper jaurtitzen ditu gorantz, haizeak ikusleen bizkarretara soldaduen hedeetara ofizialen ezpatetara apezpikuaren urreetara eroan ditzan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 32. orr.

Bonboi bat sartu nuen ahoan, eta, kontu handiz, eskukada bat hartu nuen, poltsikoan gordetzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 66. orr.

Marmol pusketatxo bat honi, hamar gramo bromo hari, azido boriko apur bat horrako horri, eskukada bat buztin beste horri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.

Kukua lehenbizikoz entzutean, zeunden tokian zeundela, hangoxe eskukada bat lur eraman behar zenuen etxera, lur hura etxean zabalduz, bertako hartxo, kukuxo eta zorriak akabatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 215. orr.

Eskua diruzorroan sarturik, mutilari eskukada bat txanpon eman, eta amari eramateko eskatu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 210. orr.

"Gureak egin du, dena galdu dugu", baina ez horregatik kentzen dio begia Liba alaba zaharrenari, neska zintzo eta gozoa, ez diezaion inori eman eskukada bat baba edo ogi zerra bat.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 18. orr.

Eskaintzatik, olioz nahasiriko eskukada bat irin, intsentsu guztiarekin batera, hartu eta aldarean erreko dute, Jaunak atseginez onartzen duen oroigarritzat.  Elizen arteko biblia   Lb 6,8

Egun baten, ezustean, putzu berria topatu zuten harea artean, eta Harithek eskukada bat ur eraman zuen ahora.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 101. orr.

Zerbitzaria etorri zen, eskukada bat egur zekarrela, eta tximinia piztu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 159. orr.

Eskukada bat txanpon urrezko utzi belaunaulkiaren gainean, eta zutitu egin zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 47. orr.

Zoriak bere gutizien arabera mahaian barreiaturiko gerezi ustel eskukada baten pareko ziren kortxea tristeak eta karrankariak baino ez nituen sakatzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 126. orr.

Charliek eskukada bete untxi-gorotz sartu zuen paperezko zorro batean eta Big Joeri esan zion gozokiak zirela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 19. orr.

Urez bete ontziren batean eskukada bete gatz jaurti, eta galtzak belaunetaraino goititurik, oin minduak uretan sartu, eta solasaldi luzeak izaten dituzue.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 56. orr.

Jaunaren aurrean dagoen aldareko ikatz goriz errauts-ontzia betez eta bi eskukada intsentsu-hauts usaintsu hartuz, kortinaz barrualdera eramango ditu.  Elizen arteko biblia   Lb 16,12

Ez zioten entzun, baina keinua seinaletzat hartu zuten eta denek, besteak beste Zigor nazatela gogor jainkoek, nirekin diren lagun hauek Samaria horretatik eskukada bana hartzeko adina hauts gelditzen bada.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 176. orr.

Ezkonberriei ere, ezkon-gauerako hurrak ematen zitzaizkien eskukada bana.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 312. orr.

Jaunaren aurrean dagoen aldareko ikatz goriz errauts-ontzia betez eta bi eskukada intsentsu-hauts usaintsu hartuz, kortinaz barrualdera eramango ditu.  Elizen arteko biblia   Lb 16,12

2 (izenlagunekin)

Egun bateko lana eskukada polit bat diruren truke.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 82. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nire fantasia egia bihurtuko balitz, bere aita bihurtu zen hezur eta errauts eskukada lurperatu ondoren, nire semeak nik idatzitako definizio liburua irakurriko luke.  Berria - Kultura   2006-04-18

Altxorra desssagertzen denean, gu hil egingo gara, bai, hautsssetan hilko gara -errauts eskukada bat harrotu zuen hatz luze hezurtsuekin-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 274. orr.

Gizon haietako batek elur eskukada bat jarri zion buruan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 45. orr.

Hurrena, garagar eskukada bat zabaldu zuen errekastoaren bazterretan, eta garagarra berehala erne zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 83. orr.

Haize eskukada bat baino arinagoa zen barruko txoria, baina besoa gogortzen zitzaidan, mugiezin. itxura arraroko txapon-eskukada bat atera zuen Harryk.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 113. orr.

Imanolek belar-eskukada bi hartu, eta airean bota zituen, bortizki, landare-euri bat itxuratuz.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 73. orr.

Gauez irlaren hegalean jartzen zen, haizearen marmarra eta uraren xuxurla praktikatzeko, eta ilargi-izpi eskukadak harrapatzeko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 245. orr.

4 esku kolpea.

Mutilari begiak ireki egin zitzaizkion, are gehiago, amorraturik balego bezalako eskukada bat eman zion mahaiari eta atzaparrak oldarkor erakutsi, basapiztien antzo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 93. orr.

Panamazko kapelaz jantzitako osaba batek, eskukada batez, pilota zakurrari bidali zion, eta zakurrak hartu eta igeri eraman zuen harrapa ezinezko leku batera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 203. orr.

Eskuak libre izan balitu eskukada bat emango zukeen kopetan (edo agian kokotsa bermatuko zukeen esku-ahurrean).  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 49. orr.

Zentimetro gutxitara, eskukada jo zion bizkarrean, eta ezaguna balu legezko berbak esan zizkion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 76. orr.

Gazteek gora eta aupa hots eginez eta bizkarrean eskukadak emanez ospatu zuten erabakia.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 110. orr.

Cumhailek bizkarrean eskukada bat eman zion bihotz-bihotzez.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 42. orr.

Joseluk barandako burdinei hots metalikoa eragin zien eskukada bortitz batez.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 164. orr.

Soinetik kendu zuen bakoitzak berea eskukada arin batez -ezpata kolpea balitz bezalakoxea izan zen, azkarra eta erabakigarria-.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus