Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuizkribu 1 iz eskuz idatziriko izkribua.

Horretan eteten zen eskuizkribua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 202. orr.

Horrela dago idatzirik eskuizkribuan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 67. orr.

Ezagutzen du eskuizkribuaren egilea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 61. orr.

Pasarte hau hainbat eskuizkribuetan falta da, ziurrenik 1 Zel 49-50 zk-ekin duen antzagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 308. orr.

Ez dugu testuaren inolako eskuizkriburik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 174. orr.

Nire argitaratzaileari eskuizkribuak ematen nizkion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 87. orr.

Hawthorne-ren eskuizkribua desagertu egin zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 148. orr.

Bere eskuizkribuaren orrietako bat zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 69. orr.

Esku batean behatz artean urtzen ariko zitzaion kandela mutur bat zuela, eta besteaz antzinako eskuizkriburen baten orriak pasatzen, handik agian egia erneko ote zitzaion ustez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 34. orr.

Inbentarioan sailkaturiko 196 eskuizkribuetatik 147 oinarri harturik, ondorio aski finkatuetara iritsi dela dirudi Santuaren idazkien benetakotasunari eta testu kritikoari buruz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 35. orr.

Dakiguna da Erdi Aroko eskuizkribu batzuen artean zegoela, agidanean, eta 234 orrialdeko liburu koadernatu bat dela, hizkuntza ezezagun batean idatzia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 45. orr.

Liburutegiko MME 408 eskuizkribua da, deszifratu gabe dago eta sekula baino misteriotsuago jarraitzen du.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 47. orr.

Gogoaren beheraldi hondogabe horietako batean, 1852ko otsailaren 11tik 12ra bitarteko gauean, Arima hilak-en bigarren tomoaren eskuizkribua erre zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 11. orr.

Voynich eskuizkribuan idatzitakoak ez du, itxuraz, esanahi jakinik, hizkuntza ezezagun batean idatzia dago, eta, beharbada, han erabiltzen dena ez da hizkuntza bat ere, motroilo asmaturen bat baino.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 47. orr.

Lehen eskuizkribuan, Skudronjoglo.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 440. orr.

2 (izenondo et izenlagunekin)

Eskuizkribu autografo bereko atzealdean. Eskuizkribu zahar bateko oharrak dioenez, Lehen Bizitza 1229ko otsailaren 25ean eman zuen ontzat Gregorio IX.ak Perugian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 40. orr.

Nola frogatuko zuketen Harryk jakinaren gainean saldu nahi izan ziela eskuizkribu faltsu bat beren buruak ere hartan nahastu gabe?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 243. orr.

Ez da kasualitatea, XX. mendeko 80ko eta 90eko hamarkadetan Nafarroan euskaraz idatzi diren fikziozko liburu anitzen mamian eskuizkribu galduak badaude, lehenagoko denboretan, arrazoi erlijioso, politiko zein sozialak zirela medio beren obrak zabaldu ahal izan ez zituzten idazle ezezagunenak.  Berria - Kultura   2004-12-22

Kasu berezia da Erregela Buldaduna, Erromako Kuriako bulda ofizialean txertatua gordetzen baita: eskuizkribu ugarietan iritsi zaigu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 35. orr.

Tradizio ezberdineko eskuizkribu gutxi batzuez baliatuz, biak ondorio berdintsuetara iritsi ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 35. orr.

Doktorea bere jangelan sartu zen, eseri zen mahai aurrean, sartu zuen bere zapia xenilan, zabaldu bere ondoan eskuizkribu preziatua, [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 56. orr.

"Perugiako", hiri honetan aurkitu zelako lehen eskuizkribua, XV. mendearen lehen erdialdekoa Ponpeiako indusketetan aurkitutako hebrear eskuizkribu bat balitz bezala saltzen baitzuen liburuzaleak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 461. orr.

Iragaitzaz zeuden itsasontziei indarrez kendutako jatorrizko eskuizkribuen gordailua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 176. orr.

Eskua Louis XIII armairu bateko hirugarren apalera eraman eta pergaminozko eskuizkribu handi bat atera zuen handik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 40. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Halaxe gertatu zen Melvilleren gutun eta eskuizkribu sorta batekin, duela urte batzuk, New York iparraldeko etxe batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 148. orr.

Iturri nagusia, oinarrizkoa, Xahok berak, 1844an, Chants populaires de la Navarre et des Provinces Basques izenburuarekin argitara emateko prestaturik utzi zuen eskuizkribu bilduma da, 70 kantuz osatuta.  Berria - Kultura   2006-04-21

Ohantzea, kadira eta mahaia zituen, eta mahaiaren gainean tintontzia, argizariak eta eskuizkribu meta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 245. orr.

Albaniar honek, kimikaria lanbidez eta artista zaletasunez, 1843. urtean egin zuen, dakigunez, bere lehen lana, eskuizkribu faltsutzeei dagokienez, behintzat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 77. orr.

Eskuizkribu-idazlea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 77. orr.

5 eskuizkribuzko izlag

Idazkiak ez du eskuizkribuzko testigantzarik, eta Kajetan Esser-ek "opuscula dictata" direlakoen artean sartzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 45. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus