Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eskuinkakada iz piloari edo baloiari eskuinaz jotzen zaion kolpea.
Pascualek maila izugarrian ekin zion partidari, eta bere eskuinkadek lehen txaloak eragin zituzten (6-3). Berria - Kirola 2006-01-08
Urangak izan zuen abagune bakarra, baina Ricardok ondo gelditu zuen bere eskuinkada. Berria - Kirola 2006-03-23
Bereak izan ziren abagunerik garbienak: 10. minutuan, Prietok maisuki utzi zuen atzean Raul Bravo area barruan, baina bere eskuinkada erdira joan zen. Berria - Kirola 2006-04-09
Mark Gonzalezek ere bitan jaurti zuen arriskuz, baina lehen ezkerkada Casillasek gelditu zion, eta bigarren eskuinkada gora joan zitzaion, area ertzetik. Berria - Kirola 2006-04-09
Juan Rodriguezek, adibidez, mutu utzi zuen Anoeta, eskuinkada gurutzatu batekin. Berria - Kirola 2006-04-02