Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuindar 1 iz/izond eskuineko alderdi batekoa edo eskuineko alderdi baten aldekoa dena, ideia ez aurrerrakoiak dituena.

Eskuindarren laguntzaz, gerra hiru eguneko kontua izango zelakoan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 53. orr.

Pobreek zein aberatsek, langileek zein enpresariek, eskuindarrek zein ezkertiarrek.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 216. orr.

Bizkaian, abertzaleek badituzte 27 alki, sozialixtek 11, eskuindarrek 10, Ezker Batuak 3.  Herria   2003-05-29

Zerrenda bat egin zen, eskuindar eta karlistena, eta zerrendako izen ahalik eta gehienak preso hartzeko agindu zen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 45. orr.

Lur gabeen mugimenduek noiz aurtikiko duten Lula, horren beha daude eskuindarrak arranoak bezala.  Herria   2005-09-29

Aspaldian, beti eskuindarrak dira hor nagusitu bainan azken urte hotan sozialixtak polliki azkartuak dira.  Herria   2004-11-11

Rutelli ezkertiarrak eta Berlusconi eskuindarrak lelo bera errepikatzen dute maiatzaren 13-an eginen diren botzeri buruz, behar zakola italiano jendeari eman beldurrik gabe bizitzeko ahala.  Herria   2001-05-03

Batzuk abertzale eskuindar, moderatu, poliki ibiltzearen zaleak, anaia Martin bezala; beste batzuk herrikoiago, jatorrago, ezkertiarragoak, anaia Jesus Mari bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 29. orr.

Bilbo goseak zegoen eta horrek konponbide hobea zuen hotelean, non Asturias eta Santanderko errefuxiatu eskuindarren eta kazetarien diruak mirariak egiten zituen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 14. orr.

Fraide eskuindarrek ezkertiar ateo bihurtu baldin baninduten, ez pentsa funtzionario ezkertiar progre-usteko haiek atzera ere eliza amaren magalera itzularazi nindutenik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 96. orr.

Akusazioek eragina ukan zuten; amerikar politikari eskuindar zenbaitek Gustavo Durani buruzko ikerketari ekin zekion eskatu zuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 313. orr.

Denak ziren errege-erreginak, edo militarrak, edo bigarren mailako idazle eskuindarrak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 65. orr.

Alemania hautsi mautsi bati buruz doala iduri du CDV eta SPD bi partidu eskuindar eta ezkertiarren artean koalizio neurtu baten egiteko.  Herria   2005-10-13

Preso eskuindarren gorpu odoleztatuek presondegiaren barren-goiak lohitzen zituzten.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 136. orr.

Bizkaia eta Gipuzkoako eskualde aberatsenetan eta alderdi espainiazale eskuindar edo ezkertiarren artetik egin zuen lehen agerraldia Jelzale alderdiak eta, laster, hor berean erdietsi zituen bere lehen hautetsiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 125. orr.

Politiko erregezale eskuindar gehienak ere ez ziren oso pozik etorri berriarekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 251. orr.

Guareschi, berez, eskuindarra, erregezale eta antikomunista izan zen, antikomunista amorratua gainera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 11. orr.

El Universal egunkariak, Venezuelako zaharrenak, atzerakoienak, eskuindarrenak, Jaime Lusinchi presidentearen garaian, haren emazte Gladis de Lusinchirekin elkarrizketa bat argitaratu behar zuen, dibortzioa zela eta.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 60. orr.

Nola biziko dira elkarrekin pertsona sinesgabe, ezkertiar, errebelde eta borrokalari bat eta beste bat sinestuna, eskuindarra, despota eta langileak kaleratzeko eskrupulorik ez duena?  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 269. orr.

Eskuindarra, baztertzailea, iraingarria.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 63. orr.

2 (izenlagun gisa)

Eskuindar hautetsiak iraindu egiten ditu; kalera botatzen ditu komunistak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 134. orr.

Eskuindar alderdiak norbaiten laguntza beharko du haatik gehiengo osoaren segurtatzeko.  Herria   2003-11-27

Norvegianere deputatu-bozak zituzten eta hor sozialixtak dira nagusitu, zafraldi bat ona emanez eskuindar gobernuari.  Herria   2005-09-15

3 hed

Nola iritsi ote zen bitxigile aberats bat EAJko agintari izatera hiri eskuindar batean non euskal nazionalista izatea modernotasun zorotzat hartzen zen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 92. orr.

Modu horretan laster historiografia eskuindarrak jo eta pasa egin dituela, nazional-katolizismoraino karreran.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 61. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Eskuindar katolikoei -fede onekoei, Mallonak esan zidan moduan- Euzkadi uzteko bidea errazten zitzaien.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 40. orr.

Eskuindar zerrendakoek zabaldu zuten paper bat azkarki mendekatuz Albert Péry-ri, paper hortan hamalau aldiz ezarria baitzen gezurti bat zela.  Herria   2001-06-07

Igande aratsaldean, Zaragozan, tiroz hil dute Aragoi aldeko eskuindar alderdiburua, Manuel Gimenez Abad, 52 urteko gizona, esposatua eta bi haurren aita.  Herria   2001-05-10

Batzuetan eskuindar mozorrotuak besterik ez dira; beste batzuetan, dakitela ala jakin gabe, arrazistak edo xenofoboak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 115. orr.

Elgarretaratu dira ezaren alde ezkertiar andana eder bat erranez gehiegi eskuinekoa zela proposatzen zen Lege Nagusia eta eskuindar okituak, haientzat konstituzio horrek desegiten zuela hain maite duten Frantzia.  Herria   2005-06-02

Funtsean, ordea, Frantzian printzipioz ulergarriak diren kezkak, Finkielkrautek eskuindar eskuindarrenen maneran erakusten ditu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 125. orr.

Orduko eskuindarrek kontatzen zuten txiste-itxura guztia du hona dakarkidan pasadizoak: [...].  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 31. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Hau dena kontatzen dut, Déroulède horrek, eskuin-eskuindarra baitzen. Faxistak ez ziren ohartu, eta guda amaitu zenerako Kim Philbyk landua zuen bere eskuindar ospea, eta eskuindar ospe horri esker lortu zuen britainiarren zerbitzuetan sartzea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus