Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuinburu 1 iz ipar politikan, eskuin muturra.

Beste bi oharpen oraino: lehena, eskuinburuak oro har gibelerat egin duela kasik denetan.  Herria   2001-03-22

Jakinaren gainean ainitzen gostuko Charles Millon eskuinburuari josia izana dela eta gutien ustean berriz josten ahal naski.  Herria   2001-03-22

2 eskuinburuko iz/izond politikan eskuin muturrekoa.

Ahmadinejad eskuinburukoa hautatu dute, gibelatze bat haundia ikusten baitute beste herri gehienek Irana gaixo horrendako pasatuak pasatu.  Herria   2005-06-30

Orduan izana zen Yitzhak Rabin, Bakearen Nobel-Sariaren irabazle eta Osloko akordioen arduraduna, hil baitzuten judu eskuinburuko batzuek.  Herria   2004-05-20

Batzuek, bereziki eskuinburuko horiek, nahi lukete atea arrunt zerratu. Eskuineko eta ezkerreko, eskuinburuko eta ezkermuturreko, beste zonbait ere arte hortan sartu nahi, laster ageriko zoin eta nun.  Herria   2005-01-20

Hor, arras deliberatua, Philippe de Villiers, eskuinburuko boz parrasta bat bildu nahiz dabilana preseski eta berak dionaz“ Frantzia egiazki maite duten guziak” bereganatu beharrez!  Herria   2005-09-22

57 alki irabazleentzat, 21 eskuinekoentzat, 7 eskuinburukoentzat.  Herria   2004-04-01

Eskuinaldekoek % 37 eta eskuinburukoek % 13.  Herria   2004-04-01

Eskuinburukoek arrakasta guti Euskal-Herri barnekalde hortan, bozen % 10-etarat heltzen haatik edo hurbiltzen, nola gerta, Kostaldean eta Baionan.  Herria   2004-03-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus