Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuilatu, eskuila(tu), eskuilatzen du ad eskuilaz igurtziz garbitu.

Hortzak, oiak ahaztu gabe, behar den bezala goitik behera eskuilatzen ditut.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 397. orr.

Lan bila hasi baino lehen, bizarra egin, ilea moztu, jantzia eskuilatu eta kendu baldar-itxura hori.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 21. orr.

Denbora gutxi zuten arren, lebita eskuilatzeko agindu zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 170. orr.

On Camillo bere sotanarik onena janztera joan zen, zapatak garbitu, kapela arretaz eskuilatu eta, ahaleginak eginez korrika ez hasteko, poliki-poliki heldu zen herriko kale nagusiraino.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 293. orr.

Lebita zaharra zeraman soinean, baina txukun-txukun eskuilaturik, bentzina-usainarekin eta galoi berriek zeharkaturik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 52. orr.

Lurrean belaunikatu eta halako indarrez hasten da alfonbra eskuilatzen non hautsezko hodei handi bat bihurtzen baita gela guztia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 207. orr.

Big Joek elikatzen zuen txakurra, berak eskuilatzen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 66. orr.

Handik hurbil samar bi neska ari ziren, zaldun jantzian, zaldi bana eskuilatzen, ezertaz ohartu gabe edo ezertaz ohartu nahi izan gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 87. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus