Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sumin hura gorabehera, nire gutuna eskuetaratu zitzaion haatik; eta haren jakinminari guztiz nagokio, gutuna oso-osorik artoski irakurriko zuela uste izateko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 118. orr.
Ia zakar batez eskuetaratu zidan kandela-. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 76. orr.
Mutilak ez zuen jatekorik onartu, baina trago handia eman zion eskuetaratu zioten zahatoari. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 28. orr.
Zer hartuko zuten galdegin zien Santosek, eskuetaratu berri zuen ardao edalontziak exijituta. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 115. orr.
-Alferrik izango da orain bihotzari kontu egitea... -esan zuen, kartak bildu, eta ematea zegokionaren eskuetaratzen zituela. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 72. orr.
-Hemen daukak -esan zidan horretan osaba Felipek, orrialde bakarreko paper bat eskuetaratzen zidalarik-. Txillardegi «Putzu», 1999 - 77. orr.
Nola erdietsi eta nola eskuetaratu nuen nik neure libertate hura? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 618. orr.
Antoniok bere poltsan zeramatzan, izan ere, bere etxearen sal-erositik eskuetaratu diruak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 518. orr.
Hitzen bidez nahi baikenuke mundua -kanpokoa zein barrengoa- eskuetaratu, eta atzeman, honelatan, geure benetako izatasuna. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.