Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuerakutsi 1 iz goi oparia.

Etortzen zirenek nork bere eskuerakutsia ekarri ohi zion: zilarrezko nahiz urrezko gauzak, janzkiak, armak, usaingarriak, zaldiak, mandoak.      - 1. orr.

Azkenik urrea, magoen hirugarren eskuerakutsia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 51. orr.

Begiko banauzu, har itzazu nire eskuerakutsi hauek, zure aurrean aurkeztea Jainkoaren beraren aurrean aurkeztea bezala izan baita niretzat, eta zuk ongi bai ongi hartu bainauzu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 94. orr.

Hartu eskuerakutsi hau -zuzendu zitzaion-, eta bihar ere etorri nire menturen jarraipena entzutera.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 194. orr.

Orduan, zu eta zure semeak erregearen adiskideetakoak izanen zarete, eta zilar, urre eta eskuerakutsi asko emanen dizue saritzat.  Elizen arteko biblia   1 M 2,18

Hilabete osoa eztei-egun alaietan baileuden ospatu behar zuten, adiskideei eta behartsuei eskuerakutsiak bidaliz.  Elizen arteko biblia   EstGr 9,22

Bisirrak ere, ahoa bete hortz, onartu behar izan zuen halako eskuerakutsia zekarrenari begirunea zor zitzaiola, eta dena delakoa printzesaren duina zela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 222. orr.

2 (adizlagun gisa)

Hona, zilarra eta urrea igortzen dizkizut eskuerakutsi.  Elizen arteko biblia   1 Erg 15,19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elkarri eskuerakutsiak (4); elkarri eskuerakutsiak bidaliz (3); eskuerakutsiak bidaliz (4); eskuerakutsiak eman (3); eta eskuerakutsi (3); eta eskuerakutsiak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus