Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuera 1 iz eskuduntza.

Epaitzeko eskuera Koloniako Artzapezpikuak izendaturiko Fraide Txikien Batzorde inkisitorialari ukatu ondoren, [...].  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 8. orr.

Alderantziz izan ohi da hau guztia letraduetan, beren bizigaia eskuratzen baitute, denek eskuera egokian, esku-luzeka ari gabe ere.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 88. orr.

2 adlag eskuaren irispidean.

Jakinarazten diat, Santxo, ohore izan dela zaldun ibiltariena, hilabete osoan jateke pasatzea, edota, jatekotan, eskuera daukaten hartatik jatea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 43. orr.

Maila hau, hala ere, oso urruti dago goieneko hartatik, oraindik sentiberatasunaren eskuera geratzen denez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 117. orr.

3 eskueran eskumenean.

Orain artean beti eskueran izan ditudan liburuak, ez nik soilik, erabiltzaile guztiek baizik, ja ez dauzkat hala: hegan egin dutela dirudite, goiko apaletara.  Berria - Kultura   2004-08-14

Neure jenio erasokorrak bultzaturik, eskueran zegoen edozer jaurtitzen nuen, amorratuz gero. Begiespenaren eskueran ez dagoen gainerako horri noumeno deitzen zaio.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.

Ehizarako ere, eskueran arkurik edo baleztarik ez bazen, ehiztariak hartzaren besoetara, oreinaren adarretara edota basurdearen hortzetara hurbildu beharra zeukan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 50. orr.

Aukeratzea hautatzea da, hau da, eskueran ditugun aukera guztien artetik bat edo batzuk hartzea, gainerakoak alde batera utzita.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 203. orr.

Jabearen arrastorik ez zegoela ikusiz gero, itsumustuan hartzen zuen eskueran zuen guztia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 347. orr.

Intsektu horiek guztiak eskueran jartzea Kreatzaileak Bere kreaturen bizitzaz arduratzean erakusten duen eskuzabaltasunaren seinale adierazgarritzat daukat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 111. orr.

Asmaketa horrek ariketa osasungarria jartzen zion eskueran iheslariari, eta besteei, berriz, ehizaren plazerrez gozatzeko aukera ematen zien.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 51. orr.

Ilobak errukituta ogi xerrak gurinarekin igurtzita uzten zizkion eskueran.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 240. orr.

Piperrautsa hurbil bazeukan, piperrautsa botatzen zuen; eskueran aza edukiz gero, aza lapikora, edo esnea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 116. orr.

Eskueran da, halaber, museoetan, gizakia behe-mailako animalietatik bereizteko balio duen jakin-min arrunta bazkatzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 203. orr.

Horrexegatik zegoen, eskueran, gurera etorri eta gu zaintzen hasteko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskueran ditugun (3); eskueran izan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus