Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuduntza 1 iz ordenamendu juridiko batek organo bateko pertsona juridiko bati edo estatuaren administrazioko atal bati esleitzen dizkion funtzioen multzoa.

Euskal herritarrek erabakia hartzeko eskubidea dutela aitortu zuen, baina egungo arauen eta eskuduntzen arabera.  Berria - Harian   2005-06-23

Harrigarria bada ere, badirudi euskara Frantziako Atzerri Ministerioaren eskuduntza dela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

Herrialde ezberdinetako epaileak borrokan ari dituk auziaren eskuduntza haiena den ustean, eta denek ditek arrazoi, hein batean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 93. orr.

Ez dugu EBren edo Espainiaren inolako eskuduntzarik urratu.  Berria - Ekonomia   2004-02-19

Augusto salbuetsia izan zen askatasuna emateko eskuduntza mugatzen zuen legetik, eta legatzeko eskuduntza mugatzen zuenetik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 112. orr.

Nork, zein herrialdetako epaitegi madarikatuk izan lezake beraz auzi korapilatsu hau epaitzeko eskuduntza?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 93. orr.

Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusiak gogoratu zuenez, Eusko Jaurlaritzak ez ditu esku artean lan arloko eskuduntzak.  Berria - Harian   2005-04-09

Ikerkuntzaren gaineko eskuduntza Jaurlaritzari ematea eskatu zion Camposek.  Berria - Harian   2005-09-10

Guk mila milioi euro ordaintzen dizkiogu urtero Estatuari, beste herri batzuenganako elkartasuna bermatzeko, baina, aldi berean, filosofia izan beharko litzateke Estatuak bere esku dituen eskuduntzetan hemen inbertitzea.  Berria - Ekonomia   2006-02-16

«EBko estaturik gabeko nazioen eskuduntzak» aldarrikatu zituen Josu Erkiagak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Eskuratzeke dauden eskuduntzak negoziatzeaz gainera, Enpleguaren Mahaia osatu nahi du PSE-EEko lehendakarigaiak, enpleguaren arloan lan egiten duten erakundeak biltzeko eta bikoiztasunak ekiditeko.  Berria - Harian   2005-06-23

Euskaldunen eskubideak berberak dira, eskuduntza batena edo bestearena izan, eta Jaurlaritzaren ardura da hori Espainiako Gobernuari behin eta berriro gogoratzea.  Berria - Harian   2006-05-10

Zuzenbide-irakasleek eskuduntzei eta handiusteei buruz hitz egiten dutenean zuzenbide kontuetan zuzena denaz galdekizuna (quid iuris) egitatea ukitzen duen galdekizunetik (quid facti) bereizten dute.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 67. orr.

Autonomiak indarrean jarri ziren, eskuduntzen transferentzia egin behar zen, baina asko makaldu zen egiteko hori.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Eskuduntzen banaketa, mendetasun hierarkikoa, osagarritasun funtzionala.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 60. orr.

2 (izenondoekin)

Dekretuetako batek CIAko zuzendariari eskuduntza berriak emango dizkio; hark zerbitzu sekretu guztietako zuzendariaren funtzio ugari beteko ditu, Gobernuaren 14 espioitza erakundeekiko eskumena emanez.  Berria - Mundua   2004-08-28

Eskuduntza sozio-laboralak: Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkio politika sozio-laboralen eta enplegu politiken esklusibitatea, berezko esparru sozio-laborala eratzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Arazo hori erakunde desberdinen eskuduntza ukiezinak dira.  Berria - Kultura   2004-10-28

EAJk gizarte babeserako politiken eskuduntza «esklusiboa» eskatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Badakigu euskal administrazioek ez dutela eskuduntza nahikorik alor honi dagokionez.  Berria - Ekonomia   2004-04-23

Lan Harremanen Euskal Esparruaz mintzo garenean, ez gara eskuduntza hutsez ari.  Berria - Ekonomia   2004-02-21

Estatutuaren arabera merkataritza arloan eskuduntza osoak ditugu.  Berria - Ekonomia   2004-07-25

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Montesquie gogoratu zuen Benach-ek: «Eskuduntza banaketa beharrezkoa da lege tiranikoak egiteko tentazioa eduki eta martxan jartzea sahiesteko».  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

Justizi eskuduntza gerrara eramateko eskuduntzarekin lotzen zuen arrazoietako bat zera zen, gerrara eramaten zuenak fiskoarekiko zamak ordainarazten zituela aldi berean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 287. orr.

Justizia Auzitegira jotzeko gaitasuna izan behar dugu Estatuen iragazkirik gabe, hauek fiskal, epaile eta parte direlako askotan eskuduntza arazoetan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

Jaurlaritzaren egitasmoak EAEk berak dituen «eskuduntza hutsuneak bereganatu» dituela uste dute Bilguneko kideek.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Arazoa euskal erakundeen eskuduntza falta da.  Berria - Ekonomia   2004-04-23

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lege eskuduntzak dituzten eskualdeei parte-hartze politikoa ukatzen die.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Ikerketa eskuduntza «Jaurlaritzari» dagokiola azaldu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Botere politikoa eta sozio-ekonomikoaren arteko lokarri hertsiak geroz eta sendoagoak direlarik [...] ikuskaritza-eskuduntzak lausotuz eta elkarrekin nahasiz doaz.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 111. orr.

Kontseilua soilik kontsulta-organoa denez bertan aztertzen dena jorratu nahi dute, «nahi ala ez egun enplegu eskuduntzak Madrilek baititu.  Berria - Ekonomia   2004-07-20

5 irud/hed

Filosofiak, beraz, ez dauka axiomarik eta ezin ditu inoiz bere oinarri-esakuneak a priori horrela absolutuki agindu, baizik hauek erabiltzeko eskuduntza dedukzio zehatzaren bitartez legeztatzearekin ados egon behar du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 253. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus