Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erakundearen txostena, beraz, soilik AEB Ameriketako Estatu Batuetako eta Irakeko agintari eskudunei emango zaiela adierazi zuen Gurutze Gorriko presidente Jakob Kellenbergerrek. Berria - Mundua 2004-02-22
«Estatuko aginte eskudunen eta indarkeria uztea erabakitzen dutenen arteko elkarrizketa prozesuei» sostengua adierazi baitzioten Gorteek. Berria - Harian 2006-03-23
Ekimen hori baliozkoa izan dadin, nahitaezkoa izango da, gainera, foru-erakunde eskudunaren erabakia referendumaren bidez berrestea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 130. orr.
Ekimenak aurrera egiten ez badu, hori ezin izango da errepikatu foru-erakunde eskudunaren agintaldi berean. Berria - Kultura 2004-06-03
Maiatzaren 24an aurkeztu zuten testuari zuzenketak egin dizkiete Ameriketako Estatu Batuek eta Erresuma Batuak, hala nola Iraken AEBen zuzendaritzapean geratuko diren nazioarteko indarren egonaldiari epe bat finkatuz bozetan aukeratutako Gobernuak kargua hartzean, 2006ko urtarrilean eta herrialdeko Polizia eta Armadaren gaineko aginpidea Irakeko behin-behineko agintearen eskuduntzat emanda. Berria - Mundua 2004-06-03
Zeren, animalia mota batzuk bakanago direla eta beste batzuetan, berriz, natura oparoago ageri dela badakusu ere, litekeena baita haiek, beste leku eta inguru batean, urruneko lurretan, oso ugariak izatea eta kopurua osatzea; lauhankakoen artean hau batez ere suge-eskudun elefanteetan dakusgu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 127. orr.
Héraclius haserretuak esku hartu izan ez balu, Jainkoak daki zer litxarreriaz aseko ez ote zen lau eskudun Tantalo hura. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 68. orr.