Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Jarraitu aurreko taxi horri", txantxetan ari garela uste izaten du horrelakoetan gidariak, eta dirua aurretik eman behar izaten zaio, bi mila bat eskudo bai, behar adinako arreta jar dezan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 12. orr.
Honezkero ezagutzen zuen amarrua: ezker eskuaren irakurketagatikoak ziren ehun eskudoak, gero beste ehun kentzen zituzten eskuinekoa irakurtzeagatik. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 14. orr.
Etxauzko bizkondea, Leizaratzuko jauna eta Joanes Kaikuk dretxo hori erosi zuten hiruen artean 800 eskudo xuriren kontra, 500 eman behar zirenak San Migelen bestarako, beste 300 gehi intresak ondoko urtean, berdin San Migelekari. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 49. orr.
Elizaren altxatzea gosta omen zen orotarat 15.000 eskudo bainan nork daki oraiko zonbat sos zitakeen hori? Herria 2003-03-06
ehun eskudo (5)