Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskudel iz baranda, balkoi, zubi, zurubi eta kidekoen ertza babesten duen hesi modukoa.

Eskudela ukitu orduko, begien bistakoa zen bustita zegoela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 103. orr.

Ia-ia ez zen ezer gelditzen: harri hondar batzuk patio zaharrean, eta eskudela, besterik ez, eskailera triskatuetan, xaharrak bizikletarekin eta saskiekin igotzen eta jaisten zituen eskailera haietan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 176. orr.

Teilatu batek babesten du ataria eta eskudelak balkoi ttipi bat eratzen du han goian.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 93. orr.

Lurretik altxatu eta pasilloko eskudeletik behera hasi zen begiratzen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 138. orr.

Estiborreko karelaren gainean jarri zituen oin biak estatxaren tinkotasuna baliatuz, amurako eskudela amaitzen zen hartan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 234. orr.

Kabinatik irten eta eskudelari heldu zion ezkerrarekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 233. orr.

Ez zuen isiltasuna hautsi, baizik eta ohearen oinetako eskudelaren kontra bermatu zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 252. orr.

Emakumeak eskudelaren gainean bermaturik segitu zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 316. orr.

Eskaileretan gora, eskudelaren laguntza izan zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 21. orr.

Zurbil eta argal, betazpi ilun handiak, astiro-astiro nigana jaisten ari zela eskudelari heldu behar zion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 299. orr.

Bi buelta eman sarrailari eta eskudelari eutsiz jaitsi zituen egurrezko eskailerak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 149. orr.

Eskuak begiratokiko eskudelean ditu bermatuta, burdina hotz eta latza sentitzen du, orain lasai dago.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 77. orr.

Elkarren ondoan, ukalondoak eskudelean emanda, Maria Sara eta Raimundo Silva begira zeuden.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 314. orr.

Lau leiho eta atari zabal baten aurretik, burdinazko eskudel luze batek inguratzen zuen etxe guzti-guztia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 104. orr.

Eskudelik gabeko zurubi haietan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 161. orr.

Bi buelta eman sarrailari eta eskudelari eutsiz jaitsi zituen egurrezko eskailerak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskudelari eutsiz (3); eskudelari heldu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus