Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Polizia armatu bat etorri da gero, eta aurrean jarri dizkizu berriz eskuburdinak. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 164. orr.
Jendarmeek, halako batean, alto eman zioten ostera, eta, eskuburdinak jarrita, Donapaulera eraman zuten pistolaren mehatxupean preso. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 40. orr.
Eskuburdinak ipinita eraman zuten. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 101. orr.
Eta jalgi ere da bainan eskubilur edo eskuburdinak ezarririk, eta untsa estekaturik, delako emaztenoari! Herria 2004-02-19
Banian esperantza udaltzainak eskuburdinak paratuko zizkiala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.
Koldok, artean eskuburdinak soinean zituela, ezin izan zuen sorbaldaz amorruzkoa izan nahi zuen mugimendu bat besterik egin. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 54. orr.
Argazkilariak berak etorri behar izan zuen, azkenik, eta Koldok, artean eskuburdinak soinean zituela, ezin izan zuen sorbaldaz amorruzkoa izan nahi zuen mugimendu bat besterik egin. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 54. orr.
Eskuburdinak atzean, pikotxean, bueltaka ibili zaituzte gelan barrena, baina etengabe erortzen zara. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 42. orr.
Eskuburdinak eskumuturretan sartzen zaizkizu, belaunak mugitzerakoan sortutako tiratuengatik. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 163. orr.
Eskuburdinak askatzeko agindu dio gero guardia bati. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 162. orr.
Eskumuturretan eskuburdinen markak nabari nituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.
Eskuburdinen ukitu hotza sentitzen nuen eskumuturretan hozkaka. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 166. orr.
Bere libururik ospetsuenean, Malcom Lowryk Oscar Wilderi gertatutakoa gogorarazten digu: nola eduki zuen poliziak Victoria geltokian eskuburdinekin lotuta, jendearen begiradapean, Reading-eko presondegira eramango zuen trenaren zain. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 118. orr.
Solidarioetako bi Arluzeako tontorreraino igo ziren; beste biak sokekin zintzilikatu ziren haitzetik eta, paretan egindako zuloei esker, eskuburdinekin kateatu ziren. Berria - Euskal Herria 2004-02-19
Ordu laurden utzi zioten amaren ondoan egoten, eskuburdinekin lotuta. Berria - Euskal Herria 2004-12-09
Bi ilara horien artean egin behar izango zuten La Grayatik Yesterainoko bidea, oinez eta eskuburdinekin. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 70. orr.
Azken egunak aski pisuak izan dira eta lehen aldia da bakarrik naizela leku batean, poliziarik gabe, jendarmerik gabe, jujerik gabe, zaintzalerik gabe, eskuburdinik gabe. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 29. orr.
Eskuburdinez lotua eraman banindute! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 203. orr.
Andre dotorea, eta whisky merkatari nekatua, eta sheriff garratza, eta eskuburdinez lotutako presoa, hirira ailegatzean urkatuko dutena. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 318. orr.
eskuburdinak jarri (13); eskuburdinak jarrita (13); eskuburdinak jarrita eraman (3); eskuburdinak jarrita eta (3); eta eskuburdinak (6); eta eskuburdinak jarrita (3)