Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskubi (ETCn 935 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian eskuin agertzen da) 1 iz eskuina.

Gurdia punpaka zihoan etengabe, pilota bezala gora eta behera, ezkerrera eta eskubira, iraultzeko arriskutan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 85. orr.

Trenez Donostiarako bidea egitean eskubitara ikus daiteke, trenbide ondoan: Iņurritzako apeaderoa utzi eta trena Orioko tunelean sartu aurretik, hantxe bertan dago.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 11. orr.

Bilbo hiri barruko zirkuituaren ezaugarri nagusiak azaldu zituen: 3.980 metroko luzera izango du, 10 metroko zabalera, 19 bihurgune ezkerretara eta 14 eskubitara eta 10.440 metro koadroko paddocka.  Berria - Kirola   2004-02-18

Lan zailtxoa, urrats bat egitean joan-etorrian zebiltzan jende multzoek ezker-eskubitara bultzatzen baikintuzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 37. orr.

2 eskubi alde

Emakumeak elizaren eskubi aldean eseri ohi ziren, eta ezker aldean gizonezkoak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 158. orr.

Plaza Berriko zazpian, motel, Esnategi kaletik sartu, eta 1 arkupeko lehenengoa eskubi aldean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 84. orr.

Irekidurako zenbakia, organo aktiboa adierazten duen ezker aldeko greziar letraren, eta organo pasiboa adierazten duen eskubi aldeko letra latindarraren artean kokatzen da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 73. orr.

3 ezker-eskubi

Bat-ek bizkarrezurretik heldu, indarrez ezker-eskubi bizpahiru brastadako eman, eta kitto!  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 103. orr.

Bizkarretik atxiki eta segundo batzuez ezker-eskubi dantzaraziko zituen, bizkarrezurra hautsi arte.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta eskuargia (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus