Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskubanda iz balkoi, zubi, zurubi eta kidekoen ertza babesten duen hesi modukoa, zutikako habetxoz eta horiek goialdean lotzen dituen hagaz osatua. ik baranda; eskudel. iz

Eskaleren kraskakoak urrikalgarriak ziren; eskubanda kulunkatzen zen eta noiznahi hautsiko zela zirudien.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.

Londresen zoazela, pentsatzea daukazu kalean oinkatzen duzun lauza edo eskaileratan laztantzen duzun eskubanda Dickens-ek zapaldu eta ferekatu zituela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 153. orr.

Ez zegoen kalean aitonak zapaldutako lauza bera zapaltzerik, edo etxean eskubanda bera ferekatzerik, ia urtero aldatzen baikenuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 153. orr.

Zemai egin ere bai, buruz beherako orekan jarriko zela gure hamaseigarren solairuko balkoiko eskubandaren gainean, eta nik ozta-ozta eragotzi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 98. orr.

Osaba Kamilek nekez igo zuen eskailera: bi mailatik bi mailara gelditu egiten zen, eskubandan bermatu arnasa hartzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 141. orr.

Eliza barnea, otoitz leku eder kartsua zaiote, bainan adineko jendeek, beldurrez igaiten ez dire, zeren mailak dire xut, eta eskubandik, ez...Eliza barnea, otoitz leku eder kartsua zaiote, bainan adineko jendeek, beldurrez igaiten ez dire, zeren mailak dire xut, eta eskubandik, ez.  Herria   2001-09-13

Atari handi bat, harrera profesionala eta denbora berean beroa, zurezko eskailera distiratsuak, eskubanda leunak argi eta garbi: aterpe hau hotel bat da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 145. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus