Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batzuetan futbolean aritu ginen baloi handi harekin, besterik gabe norbaitengana iristen zenean ostikada indartsu batez beste norbaiti bidaltzen saiatuz; beste batzuetan, ordea, futbola eskubaloi edota voleyball bihurtzen zen, nahiz eta gure artean ez egon saskirik edo sarerik. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 19. orr.
Aitak naziekin jokatzen zuen eskubaloian kolegioan. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 27. orr.
Bederatzi urte zituenean hasi zen Gurbindo eskubaloian jokatzen, eskolan. Berria - Kirola 2004-09-22
Eskubaloian, Iruñeko Portland San Antonio taldeak beretu du Europako errekopa. Herria 2004-04-29
Eskubaloian: Senior mailean: 16-12 Sarak galdu biarnesen aurka. Herria 2005-02-24
Gorputz liraina du eta horregatik jarri dizut, nahiz eta tontakeria izan, eskubaloiko jokalaria ematen duela. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 39. orr.
2003an Maros Kolpak eskubaloi jokalariak salaketa jarri zuen. Berria - Harian 2005-12-14
Biek aurten eman dute jauzia eskubaloiko maila nagusira, ABF Superligara: Altunak Akaba Bera Beran, Egozkuek Itxakon. Berria - Kirola 2004-11-03
Izan nuen eskubaloiko profesionala izatea amesten nuen garai bat ere. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 106. orr.
Eskubaloi selekzioak Errusiako selekzio indartsuaren aurka jokatuko du datorren abenduaren 27an, ziurrenik, Barakaldon. Berria - Kirola 2004-11-19
Nola ez aipa Beñat Larramendy eskubaloi elkarteko lehendakariari egin dioten omenaldia. Herria 2004-05-27
Horregatik izan da hainbeste urtetan Zarauzko eskubaloi taldeko atezainik onena. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 146. orr.
Filipindarrek asko gustukoa duten eskubaloi partiduak aterbetzen ditu gela erraldoi horrek. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 283. orr.
Txirrindularitza, zaldi lasterketa, zango eta eskubaloi partidak, sagarno lehiaketa, behi primaketa, indar joko, entzierro, kontzertu. Herria 2005-09-08
Gaur hasiko da Esloveniako Europako Eskubaloi Txapelketako bigarren ligaxka. Berria - Kirola 2004-01-27
Gaur egun, ordea, bolatokia itxi egin dute, frontoia berdez margotu dute, eskubaloi, futbol eta saskibaloi pistak margotu dituzte, eta saskiak eta ateak jarri dituzte. Berria - Kultura 2006-03-18
Europako Eskubaloi Federazioak finaleko partiden ordena erabakitzeko zozketa egin zuen atzo Vienan, eta joanekoa Valladoliden jokatuko dela erabaki zuen zoriak. Berria - Kirola 2004-03-24
Asko kostatu zaio eskubaloiari agur esatea. Berria - Kirola 2004-05-28
Emakumezkoen eskubaloiak ere zeresana emango du hurrengo egunetan. Berria - Kirola 2004-02-26
eskubaloi federazioak (5); eskubaloi jokalari (4); eskubaloi partida (4); eskubaloi selekzioak (4); eskubaloi taldea (3); eskubaloi taldeak (3); eskubaloia utzi (3); eskubaloia uzteko (4); eskubaloian aritzeko (3); eskubaloian bezala (3); eskubaloian jokatzen (3); eta eskubaloi (6); europako eskubaloi (10); europako eskubaloi federazioak (4)