Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eskuartze iz parte hartzea.
Bileraren ondotik Miguel Sanzek prentsaurrean argudiatu zuen Gobernuaren eskuartzea lan itunaren negoziazioetan. Berria - Ekonomia 2006-03-07
Herrialde honetako gerra zibilean izan zuen eskuartzeagatik, «gerra krimen eta gizateriaren aurkako krimen egile» gisa auzipetuta dago 2003. urtetik. Berria - Mundua 2006-03-30
Ez-eskuartzearen Komiteko begirale Costa e Silva eta bien artean zeukaten dokumentazioa, eta ontzi bietara igotzen zihoan jendea. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 33. orr.
Jendaurreko bertso-emanaldietan entzuleak saioaren emaitzan duen eskuartzea berezia da: sorkuntzaren garapenean entzulearen erantzunak eragin nabarmena du, errokoa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 54. orr.